Urriko Azoka Nagusiak "berekin dakartzan jende pilaketak eta sor daitekeen jai giroa" ekidin nahi dituztela azaldu dute. Urriaren 9an zen egitekoa azoka.
Dekretu berria bihar [irailaren 18] sartuko da indarrean, eta, besteak beste, itxiera ordutegia 03:00ak arte luzatzea erabaki dute. "Beheranzko joera jarraitua delako erabaki dugu neurriak arintzea", esan du Sagarduik. Kirol jarduera eta antzekoetan gehienez barrualdeetan 1.500 lagun batu ahal izango dira, eta 1.800 kanpoko jardueretan
Gutxigatik bada ere, 2019an baino bisitari kopuru handiagoa eduki du udan Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Mutrikuko, Debako eta Zumaiako turismo bulegoek jaso duten bisitari kopurua ere nabarmen igo da.
Zapatuan Arrasaten egitekoa zen manifestazioa bertan behera utzi eta Euskal Herriko plaza guztietan, bizi osorako zigorren aurka eta giza eskubideen, elkarbizitzaren eta konponbidearen alde egitera deitu du Sarek.
Taldekoek esan dute "sarritan" egoera berdinaren aurrean aurkitzen direla. "Nahikoa desanimatuta gaude gazteen jarreragaz". Udalari ere laguntza eskatu diote.
Atzo [irailak 16] ondoko herrietan erregistratu zituzten positiboak: 3 Lekeition eta bana Berriatuan, Munitibarren, Mutrikun, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren. Intzidentzia tasa gorantz doa Lekeition eta gune gorrian jarraitzen du.