Zama proba egin dute Ondarroako Plaiko Zubian
Hasiera batean barikuan [irailak 17] egitea aurreikusita zegoen proba gaur [irailak 20] goizean hasi dira egiten. Dena ondo bidean badoa, zubia eraberritzeko lanen barruan egingo duten azken proba izango da gaurkoa. Obra arduradunek azaldu dutenez, egitura ez dela deformatzen eta proiektatukoaren arabera eginda dagoela ziurtatzea da berorren helburua.
Bidoi handiz estali dute egitura, zubiak pisu handia har dezakeela egiaztatzeko. Langileek zehaztu dutenez, 1.000 litroko edukiera duten hamalau bidoi ipini dituzte. Horiek gero, urez betetzen joateko asmoa zutela esan dute. “Modu horretara, zubia kargatzen joango gara”.
Dena ondo bidean badoa, azpiegitura asteburuan irekiko dute. Falta diren azken ukituak ematea falta da. Besteak beste, Artibai ibaiaren ondoan dagoen pasealekuaren pareko eskailerak ipintzeko pasealekuaren ertzetik kenduta dauden baranda zatia ipintzea falta da.