Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Behatokiko zuzendaria

Agurne Gaubeka: "Gutxiago izateagatik ez dugu beste batzuk baino eskubide gutxiago"

Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria da Gaubeka. Hizkuntza ohiturak ez direla berez sortzen dio, "hartzen diren erabakiek baldintzatzen dute hizkuntzaren erabilera".

Olaia Zabalondo Dominguez
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/09/23

Euskararen kontrako erasoak zer esana ematen ari dira.
Euskara eta euskal hiztunon eskubideen kontrako erasoek zer esana ematen jarraituko dute, eta gure herri eta eskualdeetako administrazioetan euskarak duen presentzia ere jokoan egon daiteke. Vox-ek jarritako helegite bategatik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera heldu da Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen legea, eta adibidez, udal aktak euskara hutsez jasotzea Espainiar Konstituzioaren kontrakoa den edo ez ebatziko dute. Ez dute nahi euskarak gaztelaniak duen balio berbera izatea. Hizkuntza koofizialen berdintasun faltsua irudikatu nahi digute, hau da, euskarari eta euskal hiztunei balioa eta aitortza emateko hartzen diren erabakien kontra jotzen jarraituko dutela ematen du, berdintasunaren izenean egiten dela irudikatuz, gaztelania gutxitutako hizkuntza izango balitz bezala.

Euskararen erabileraren joera beheranzkoa da herri handietan.
Hizkuntza ohiturak ez dira berez sortzen, hartzen diren erabaki eta sortzen diren espazio eta inguruneek erabat baldintzatzen dute herritarren hizkuntza erabilera. Izan daiteke, gure eskualdeetako herritarrek egunerokotasuna gero eta gehiago hiri handien inguruan egitea, eta horrek, nola ez, hizkuntza ohiturak aldatzea ekarri lezake, baina gure herrietan sortzen dugun kultura ekonomiko eta komertzialari ere erreparatu behar diogu. Kontsumoa, oro har, gero eta globalizatuago dugu eta eremu-sozioekonomikoak ere norabide berdina hartu du. Eremu horietan balio eta prestigioa duen hizkuntza gaztelera da, eta herritarrek horietan gaztelera erabiltzeko ohitura hartu dute. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako kontsumitzaile eta erabiltzaileen dekretuak aipatzen du herritarren hizkuntza eskubideak bermatu behar direla. Enpresa eta negozio guztiak, baina, ez daude legez behartuta, eta behartuta dauden kasuetan ere, legea urratuta ere, ez daukate ondoriorik; beraz, askok ez dituzte neurriak hartzen beraien bezeroei modu integralean euskarazko arreta eta zerbitzua eskaintzeko. Ondorioa zein da? Herritarrek kontsumitzerakoan edota enpresa baten zerbitzuak jasotzerakoan, gaztelaniara jotzen dutela. Herritarrak zerbitzuak euskaraz eskatzeko hautua egitera ausartzen direnetan ere, oraindik askotan erantzun txarrak jasotzen dituzte edota albo-kalteen beldur dira. Zerbitzua eskaintzen duten askok bezeroa txikikerietan ari dela edo beraien lana oztopatu nahi duela uste izaten dute; euskaraz eskatzea kapritxoa dela irudikatzen dute, izorratzera goazela.

Euskara kalitateagaz lotzen da?
Bezeroei euskarazko zerbitzua ematea kalitatearekin lotu beharko litzateke, hori baita bezeroen eskubideak eta bezeroa bera kontuan hartzen direla erakustea. Gertutasuna eta kalitatearen seinale ere badira bertoko hiztunekiko aitortza. Zerbitzua eman edo kontsumo gaiak saltzen dizkigutenak ari dira markatzen zer eta nola kontsumitu behar dugun, bezero bakoitzaren behar eta izaerara moldatu beharrean. Udal asko ahalegin berezia egiten ari dira gure herrietako jardun komertzial eta ekonomikoan euskarazko zerbitzuek bere tokia izan dezaten, baina argi dago enpresa askori herritarren oinarrizko eskubideekiko exijentzia maila ezarri edo handitu behar zaiela. Horretan herritarrok ere zeregina badugu: euskaraz kontsumitu eta zerbitzuak euskaraz eskatu, euskarari prestigioa eman eta gure izaera zein gure berezitasunak balorean jarri… Gutxiago izateagatik ez dugu beste batzuk baino eskubide gutxiago. Adibide bat, gure eskualdeetan ekoiztutako euskal produktuak saltzen ari gara mundu zabalera, eta askotan euskara ez diren lau hizkuntzatan etiketatuta daude. Sare sozialetatik gure produktuen iragarki edo salmenta egiterakoan, zein hizkuntza erabiltzen dira? Euskara gutxitan dago presente eta horrek munduarekiko dugun proiekzioan eragiten du.

“Espainiar estatuan onartzear dagoen Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrean berebizikoa izan beharko luke euskara, galegoa edo katalana kontuan hartzea”

Udan eta orokorrean, zeintzuk dira hizkuntza eskubide urraketa nagusiak?
Busturialdea eta Lea-Artibain ondorengoak izan dira hizkuntza eskubideekiko urraketa aipagarrienak udan: denda eta ostalaritzako osasun eta segurtasun neurriekiko kartel eta jakinarazpenak, eskualdeotan ekoizten diren produktuen etiketa edo sare sozialetako enpresen erabilerak, garraio publikoetako arreta, txertatze kanpainari lotutakoak, segurtasun indarrekiko harremanak, ohiko izapideak euskaraz egin ahal izateko denbora gehiago behar izatea (SEPE, aldundia…), eta batik bat enpresa pribatuek antolatutako haur eta gaztetxoei zuzendutako zenbait tailer, ikastaro eta ekimenen hizkuntza. Polemika sortu zen, baita ere, komunikabideetan zabaldu zen arraunlariaren kasuagaz. Lekeitioko estropadaren ostean, Eusko Label Ligako komunikaziotik gaztelaniaz egitera behartu nahi izan zuten arraunlari bat, printzipio kontuak alde batera utzi behar zituela argudiatuz. Arraunlariak uko egin zion gaztelaniaz egiteari, euskaraz egiteko eskubidea zuela esaten zuen, eta gaztelaniaz egiten zutenei bezala azpidatziak jarri ahal zizkiotela. Euskararen erabilera suspertu nahi bada, ezin zaizkio muga horiek jarri euskaraz adierazpenak egin nahi dituenari. Beste hizkuntzek duten trataera berbera beharko luke euskarak eta gaztelaniazko medioek ere onartu beharko lituzkete euskarazko adierazpenak.

“Euskaraz bizi garen ingurunea antinaturaltzat hartzen da, erdarak erabiltzea naturalena eta errespetuzkoa dela esan diguten bitartean”

Gureak moduko herri euskaldunetan, non dauzka euskarak trabarik handienak?
Inguratzen gaituzten eguneroko aukeretan. Adibidez, Espainiar estatuan onartzear dagoen Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrean berebizikoa izan beharko luke euskara, galegoa edo katalana kontuan hartzea (hizkuntza hauen presentzia bermatzeko kuotak ezarri). Hala ere, euskara erabiltzeko ahalegin berezia egiten jarraitu beharko genuke eta gure herrietan ditugun erabilera erosorako espazio guztiak aprobetxatu.

«Edukazio gehiegizkoak euskara galdu ez dezan» dio abestiak. Esaldiagaz bat zatoz?
Bai, euskara ulertzen ez duenari gaztelaniaz egin behar diogula esan digute eta sinetsi ere egin dugu, gure hizkuntzan hitz egitea edukazio txarrekoa izango balitz bezala. Noski elkar ulertzea dugula xede, baina norbaitengana euskaraz gerturatzea gure ateak zabaltzea ere badela uste dut. Gure herrian gure hizkuntza erabiltzeko eskubideaz ere ari gara, euskaraz bizi garen ingurunea antinaturaltzat hartzen da, erdarak erabiltzea naturalena eta errespetuzkoa dela esan diguten bitartean. Suposatzen dut frankis- moaren orbaina direla; zer izan eta zer ez izan erakusten duena eta gaztelaniaren hegemonia besteenganako betebehar bezala irudikatu duena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.