Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Bainua debekatu dute Arrigorri hondartzan, legionella maila altuagatik

Bandera gorria ipini dute, urak ez dituela kalitateko irizpide mikrobiologikoak betetzen. Azaldu dutenez, ezarritako gehienezko muga hogei bidar gainditu da.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/09/23

Uraren kalitateari buruzko ohiko analisia egin ostean, bainua debekatu dute gaur [irailak 23] goizean Ondarroako Arrigorri hondartzan. Bandera gorria ipini dute ostean, aldi baterako ezarri dute debekua. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Bizkaiko ordezkaritzak ondorioztatu du urak ez dituela kalitateko irizpide mikrobiologikoak betetzen.

Azpimarratu dutenez, uretan gehiegizko kantitateetan aurkitu dute legionella bakteria. Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko bainu eremuaren kontrol sanitariorako programaren ordezkariek esan dutenez, martitzenean [irailak 21] egindako euri jasek legionella bakteriaren maila altua eragin dute hondartzako uretan. “Escherichia coli parametroa 1341/2007 Errege Dekretuak ezarritako mailak gainditu dira laginketa puntuan”. 500 NMP/100ml-tan ezarrita dago muga, baina Ondarroan 20 bidar gehiagoko kopurua neurtu dute: 10.462 NMP/100ml.

Eguaztenean [irailak 22] egindako neurketen emaitzak gaur [irailak 23] jaso ostean hartu dute erabakia. “Eusko Jaurlaritzak gaur eman dizkio emaitzak ezagutzera Ondarroako Udalari. Legionella, normalean, ur gozoetan edo ibai eta lakuetan egoten den bakteria da, baina azken egunetako euri jasen ondorioz ibaina behera etorri eta hondartzako uretan amaitu du”. Iragarri dutenez, Osasun Sailak egunero jarraituko du uraren kalitatea aztertzen, harik eta bainurako irizpideak betetzen dituela egiaztatu arte. “Emaitza berri horien berri izan arte bainua debekatuta egongo da”.

Kutsatutako eremua “oso mugatuta” dagoela esan dute. Hori dela eta, hurrengo neurketetako emaitzak hobeak izatea espero dutela aurreratu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.