Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Helmugak proiektua herritar guztiena delako

Helmugak proiektuko kideek Aspanovasen aldeko urteko lehenengo ekintza gauzatu zuten uztaila bukaeran. Dena ondo joan zela esan eta urtea amaitu aurretik ekintza gehiago egingo dituztela aurreratu dute.

Ekimen solidarioan parte hartu zuten batzuk, Hiru Erregeen Mahaiko gailurrean. Argazkia: Helmugak
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/09/23

Elkartasun ekimenak gauzatzerakoan, bete-beteta geratzen dira partaideak. Eta zailtasunak zailtasun, egoerak egoera, sentipen horregaz geratzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Bada, uztailean Aspanovasen aldeko ekintza solidarioa eginda, horrelantxerik geratu ziren Helmugak proiektuagaz bat egin eta Berriatuatik Hiru Erregeen Mahaira joan ziren partaideak. «Polita izan zen, oso. Eta horrela gogoratzen dut», esan du Ander Txakartegi abenturazale eta Helmugak proiektuaren sustatzaile berriatuarrak.

Ekintza solidarioa gauzatu aurretik Txakartegik argi esan zuen Aspanovasen alde dirua batzeko sortutako #AgertxoPirata proiektuak ez zuela etenik edukiko. Eta ekintza gauzatu eta gero zerbait argi utzi badute, hori bera da.

Aspanovaseko eta Helmugak proiektuko kideak, irteera egunean, Berriatuan. Argazkia: Helmugak

Uztailaren 23an txirrindu gainean jarri eta Berriatuatik Hiru Erregeen Mahaira abiatu ziren Txakartegi, Aitor Antxustegi berriatuarra, Mikel Mote, Oier Aldabaldetreku eta Lander Andonegi mutrikuarra eta Iñigo Bustindui ondarrutarra. «Eguraldia ez zegoen oso seguru, baina Otzaurtera arte (Zegama) eguraldi ona egin zigun. Gero hezetasuna sartu zen, eta euria ere egin zuen», azaldu du Txakartegik. Baina afaltzeko eta aldatzeko etenaldia egin zutenean, atertu egin zuen, eta gau ederra eduki zutela dio.

Gailurrera bidean. Goizean Izabara (Nafarroa) heldu eta han Berriatuko beste hainbat herritar zeudela ikustean, poztu egin ziren txirrindulariak. «Markel Irizar txirrindularia eta bere emaztea ere hara agertu ziren. Momentu berezia izan zen, Irizar bera ere minbizia pasatutakoa da eta».

Ekintza abentura legez bizitzea zen helburua, eta uztailaren 24ko gaua Berriobeitin (Nafarroa) egin zuten; kalean lo egin zuten. Umeek lagundu zieten lotarako lekua bilatzen.

Guztiak batera, gailurrerantz abiatu ziren. «Dena oso ondo joan zen. Oso oroitzapen polita daukat». Gailurrera iritsi eta han Ager Aldazabal minbiziagaz aurten zendu den ume berriatuarraren omenezko testua irakurri zuen Txakartegik. Momentu hunkigarria izan zen.

Gailurretik jaitsi eta 15:30ak aldera Berriatuarantz abiatu ziren. Baina ekintza abentura legez bizitzea zen helburua, eta uztailaren 24ko gaua Berriobeitin (Nafarroa) egin zuten; kalean lo egin zuten. «Ume batzuekin topatu ginen, eta haiei galdetu genien ea non lo egin ahal genuen. Haiek lagundu ziguten lekua bilatzen. Egia esan, polita izan zen. Azken finean, gu minbizia duten haurrei laguntzeko ekintza bat egiten ari ginen, eta azkenean umeak izan ziren guri gaua pasatzeko leku bat aurkitzen lagundu zigutenak». Umeek, gainera, euren abenturagatik galde egin zieten, eta Txakartegik dio ekintza solidarioaren nondik norakoak azaldu zizkietela eta adi-adi egon zirela entzuten. «Interesgarria iruditu zitzaien».

Linzan, Berriatuaranzko bideari ekin aurretik. Argazkia: Helmugak

Gaua pasatuta, uztailaren 25ean Berriaturanzko bideari ekin zioten berriro. Eta lasai-lasai, 14:00ak aldera heldu ziren herrira; #Agertxopirata-ren eta Aspanovasen banderagaz eta Aldazabalen osabagaz sartu ziren helmugan. «Jairik egin ez bazen ere, 20-25 herritar inguru batu ginen. Xumea bezain polita izan zen iritsiera».

Urrian Berriatua-Baiona-Berriatua ekintza egingo du Txakartegik. Eta bigarren ekintza hori ere Aspanovasen alde izango da

Pozik amaitu zuten ekintza. «45 ordu izan ziren. 45 ordu pedalkadaz, oinez, irriz, nekez baina batez ere elkartasunez beterik. Helburua ez da helmuga, bidea baizik». Hitz horiekin, proiektuarekin bat egin zuten bidelagunei esker ona agertu nahi izan zien Txakartegik.

[EGIN ASPANOVASEN ALDEKO DIRU EKARPENA, KLIK BATEN]

Datozen ekintzak. Urteko lehendabiziko ekintza solidarioa gauzatuta, urrian Berriatua-Baiona-Berriatua ekintza egingo du Txakartegik. Eta bigarren ekintza hori ere Aspanovasen alde izango da. Baina ez da azken ekintza izango: abenduan Titan Series Almeria proba egingo du (abenduaren 6tik 12ra), Aurrekoetxeagaz batera. Eta Helmugak proiektuak gauzatzen dituen ekintza guztietan Aspanovasen alde egiten jarraituko du Txakartegik eta baita bere aldamenean dihoazenek.

Elkarlana abiapuntutzat hartuta, gauza asko lortzen ari da Helmugak. Aspanovasen alde Eupadak by Helmugak izenean abiarazitako eta urte bukaerara arte Internet bidez egiten ari diren diru bilketa albo batera utzi barik, herritarren arteko elkartasuna, batasuna eta denek batera aurrera egin eta minbizia pairatzen ari diren haurrei laguntzea ez da hutsaren hurrengoa. Motxilak elkartasun keinuz beteta, bidean aurrera egiteko prest daude denak. Izan ere, Txakartegik dioen moduan, «Helmugak proiektua herritar guztiena da. Jarrai dezagun helmugara begiratu gabe, bideaz gozatzen, batzuen bide malkartsua leuntzen».

[EGIN ASPANOVASEN ALDEKO DIRU EKARPENA, KLIK BATEN]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.