Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

San Migel jaiak bertan behera uzteko erabakia "penaz" hartu duela dio Markina-Xemeingo Udalak

COVID-19aren aurreko dekretuaren arabera, "Arretxinagako eremua jaietarako txiki geratu ahal zela ikusirik, bestelako aukera batzuk planteatu zituztela" azaldu dute.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/09/23

Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, “penaz” hartu dute Arrexe Arretxinagako Jai Batzordeak aurtengo San Migel jaiak bertan behera uzteko hartu duen erabakia. Azaldu dutenez, Arrexeko batzordekideekin bilera egin zuen udalak uztailean, eta bilera horretan COVID-19aren aurrean une horretan indarrean zegoen dekretua aztertu zuten. “Izan ere, ez da udala une bakoitzean bete beharreko neurri eta baldintzak zehazten dituena, Eusko Jaurlaritza eta Osasun Saila baizik”, argitu dute.

Udalak dionez, dekretua mahai gainean zutela udal teknikariek espazioen edukierak zehaztu zituzten, “pandemia hasi zenetik udaletik egin izan den moduan”. Jaiei begira, “Arretxinagako eremua txiki geratu ahal zela ikusirik, bestelako aukera batzuk planteatu zituztela” esan dute, besteak beste, Musika Eskolaren eraikineko bigarren solairua erabiltzea ekintzetarako. “Horrez gain, eta San Migel jaiak Markina-Xemeingo jai nagusietako bat direnez, ahalik eta herritar gehienek ekintzez gozatu ahal izateko beste aukera batzuk proposatu zituen udalak. Esaterako, kontzertuak Uni frontoian egitea. Hau da, udaletik aukera desberdinak planteatu ziren ekintzak beste era batera egiteko, baina ekintzak egitearen alde beti ere”.

Pandemia hasi zenetik, Markina-Xemeingo Udalak “kulturaren aldeko apustua” egin duela azpimarratu dute: “sektoreari laguntzeko ez ezik, herritarrei kultura eskaintzeko eta kultur ekintzak modu seguruan aurrera eraman ahal izateko lan handia egin da udaletik, unean uneko neurrietara egokituz ekintza guztiak”. Eta San Migel jaietarako ere diru sail bat gordeta eduki dutela argitu dute.

Udalak eskerrak eman dizkio Arretxinagako Jai Batzordeari urte guzti hauetan egin duen lan eta ahaleginagatik: “batzordearen lan eta ekarpenik barik ezinezkoa litzatekelako herritar guztiok Arretxinagako jaiez gozatzea”. Eta aurrera begira ere horrela izan dadin, “ezinbestekoa” dela esan dute “alde guztiek elkarlanean eta adostasunetik jardutea”.

Erlazionatutako edukiaArretxinagako Jai Batzordearen oharra

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.