Jon Alberdi eta Garazi Sampedro, nagusi Tontorramendiko igoeran
Emakumezkoetan Ametzagako Maialen Loyo sailkatu zen bigarren (21.02) eta Eneritz Basurko ondarrutarra hirugarren (23.00).
Aurrera Mendi Taldeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatutako Tontorramendira VIII. igoera bertikala Jon Alberdi zestoarrak eta Garazi Sampedro atxondotarrak irabazi dute. 2,3 kilometroko igoera 16 minutu eta 44 segundotan amaitu zuen Alberdik. Sampedrok, berriz, 20 minutu eta 44 segundotan burutu zuen ibilbidea. Aitzol Elu ondarrutarrak (16.52) eta Eñaut Salegi itziartarrak (17.20) osatu zuten gizonezkoen podiuma.
Emakumezkoetan Ametzagako Maialen Loyo sailkatu zen bigarren (21.02) eta Eneritz Basurko ondarrutarra hirugarren (23.00). Beteranoetan Asier Galbez bilbotarra izan zen azkarrena (20.39), eta gazteen artean Ekain Martin, 19 minutu eta 40 segundoko marka eginda. Aurten sari berezi bat eman ere eman dute estreinako. Azken postuan heldu ziren Eneritz Agirrerentzat eta Andoni Badiolak Esfortzurik handiena saria jaso zuten.
44 gizonezko eta 6 emakume. Antolatzaileak «pozik» agertu dira parte hartzaile kopuruagaz. 50 aringa-aringalarik egin zuten proba: 44 gizonezkok eta 6 emakume. «Kopuru aldetik oso ondo dago. Iaz baino parte hartze handiagoa egon da». Azken momentuan ibilbidea aldatu behar izan badute ere, jendea gustura geratu dela azpimarratu dute. «Egitea aurreikusita genuen ibilbidean alanbre-hesiak ipini zituztela konturatu ginen egueaztenean, eta azken momentuan aldatzea erabaki genuen. Iazko ibilbide bera proposatu genuen; gasaren bidea jarraitu behar izan zuten parte hartzaileek. Jendeak ondo ulertu zuen azken orduko aldaketa, izan ere, distantzia aldetik ez zuen aldaketa handirik ere».
Gaztetxe inguruan eta Tontorramendirako bidean lasterkariak animatuaz sortu zen giroa ere oso ona izan zela gaineratu dute.