Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Arrantzale bat hil da Ondarroako arrasteontzi batean gertatutako lan istripuan

Ezbeharra gertatu zenean Frantziako uretan ari zen arrantzan 'Kaxarra' itsasontzia, lehorretik sei bat miliatara. Hildako behargina Ondarroan bizi zen. LABek jakinarazi duenez, kasu hauetarako ezarrita dagoen protokoloak "porrot" egin du. Sindikatuek barikurako [urriak 1] deitu dute elkarretaratzea.

'Kaxarra' ontzia, gaur goizean.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/09/29

Ondarroako Kaxarra arrasteontziko arrantzale bat hil da gaur [irailak 29] goizaldean, istripu baten ondorioz. LAB sindikatuak jakitera eman duenez, langileak 40 urte zituen, Ondarroan bizi zen eta jatorriz Senegalekoa zen. Ezbeharra atzo [irailak 28] 23:45ak aldera gertatu zen, eta une horretan Frantziako kostaldeko uretan ari zen arrantzan itsasontzia, lehorretik 6 bat miliatara. Antza denez, sarea uretaratzeko maniobratzen ari zirela sarea eusten duen kakoetako bat hautsi eta kable handi batek jota zauritu zen arrantzalea.

Sindikatuko ordezkariek HITZAri azaldu diotenez, arrantzalea ez zen bat-batean hil. “Lankideek esan digutenaren arabera, kolpearen ondorioz besoa hautsi eta saihets aldean mina hartu zuen. Une hartan kontziente zegoela esan digute, eta osasun protokoloa aktibatu ostean, besoan ferula bat eta lepoko bat ipinita logelara eraman zuten; ontziak ere porturako bidea hartu zuen. 01:00ak pasatxo haren egoerak okerrera egin du, eta arnasarik hartzen ez zuela ikusirik, telefonoz zerbitzu medikuek emandako gomendioak jarraituz erreanimatzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin”.

Chemaipa enpresako ontzia 10:00ak inguruan sartu da Ondarroako portura, eta ondoren auzitegiko medikua eta ehorztetxeko langileak bertaratu dira. Lan-ikuskapeneko eta Guardia Zibila ari dira ikerketa egiten, eta adierazi dutenez, Ertzaintza ere haiei laguntzen ari da. Osalanek bere gain hartu du gertaturikoari buruzko ikerketa.

Datozen egunetan egoerari buruzko “azterketa zorrotza” egingo duela iragarri du LAB sindikatuak

Istripuaren aurrean, LABek gertatutakoa salatu du, eta euren babesa eta elkartasuna adierazi diete zendutako arrantzalearen sendiari eta “beraien herriak utzi eta beste bizitza berri baten bila gure artera etortzen diren” langileei eta komunitateari. Sindikatu abertzalearen iritziz, istripuei buruzko protokoloaren “porrotaren eraginez” gertatu da bart gaueko lan istripua. “Istripu larria gertatu ostean helikoptero bidezko ebakuazioa erabakitzen duen medikuak ez zuen arriskurik ikusi, baina zauritutako langilea hil egin da istripua jasan eta ordu batzuetara”.

Langileen segurtasunaren aurretik irizpide ekonomikoak gailendu direla gaineratu dute. “Kasu honetan hori gertatu dela salatu nahi dugu irmoki. Emergentziazko protokoloa aldatu egin behar da akats larri honen ostean. Ebakuazio erabakia hartzen den gunea eta bere irizpideak guztiz egokitu behar dira”.

Datozen egunetan egoeraren “azterketa zorrotza” egingo dutela ere iragarri dute eta armadore elkarteei, baxurako kofradiei, Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailari eta espainiar zein frantziar gobernuei zera exijitu diete: “Arrantza arduratsu eta iraunkorraren alde egin dezatela; arrantzaleen baldintzak hobetzeko, belaunaldi aldaketarako eta gure flota bideragarria izateko apustua egin dezatela eta euren probetxurako arrantzale langileon eskubideekin eta biziarekin ez jolasteko”.

Sindikatuen zenbaketaren arabera, 49 pertsona hil dira aurten lan istripuan

Elkarretaratzea. Lan istripua salatzeko, Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea deitu du gaurko [irailak 29]; 19:00etan Ondarroako Alamedan batzera deitu du. “Heriotza hau, kasualitatezko istripu bat izatetik urrun, kapitalaren akumulazio behar etengabeak eragindako erailketa bat dela salatzen dugu, eta horrekin batera, gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu hildako langilearen gertukoei”.

Sindikatuen zenbaketaren arabera, 49 pertsona hil dira aurten lan istripuan. Ezbeharra salatzeko elkarretaratzea deitu du gehiengo sindikalak: ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuak dira deitzaileak. Prekarietatea hiltzailea. Lan istripu gehiagorik ez! lelopean mobilizazioa egingo dute barikuan [urriak 1], 12:00etan, Ondarroako portu sarreran dagoen Chemaipa enpresaren bulegoen aurrean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.