Aurten Cikautxoren 50. urteurrenaren ekimenen barruan egingo da kirol jarduera. Gaur [irailak 29] sinatu dute lankidetza hitzarmena Cikautxoko eta Markina-Xemeingo eta Berriatuko txirrindulari elkarteetako ordezkariek.
Galarrena hartatik bizirik atera zen marinel bakarra izan zen Juan Daniel Eskurza lekeitiarra. Haren oinordekoek lagunduta, duela 109 urte gertatutakoa errepasatuko dute, datu, dokumentu eta irudiak erreskatatuz. Domekan [urriak 3] 22:54ean hasiko da saioa.
Lanen helburua bidearen zati horren segurtasun orokorra hobetzea izan dela diote. Pasealekua Mutriku-Deba zubiraino luzatu ezinaren zergatiaren berri ere eman du Azpiegituretako diputatuak.
Ezbeharra gertatu zenean Frantziako uretan ari zen arrantzan 'Kaxarra' itsasontzia, lehorretik sei bat miliatara. Hildako behargina Ondarroan bizi zen. LABek jakinarazi duenez, kasu hauetarako ezarrita dagoen protokoloak "porrot" egin du. Sindikatuek barikurako [urriak 1] deitu dute elkarretaratzea.
Joan den astean jaso zuten lanen hasieren berri ematen zuen jakinarazpena deshobiraketak burutzeko eskaera egin duten senideek, tartean Jose Arrieta Lejardi eta Alesander Aretxabaleta Goikoetxea markinarren senideek.
Egunero batezbeste 150 ikusle elkartu dira Aulestiko frontoian. 2022ko Artedrama Pazko Astean egingo dutela iragarri dute.
Irailaren 29a San Migel eguna izaten da. Egun horretan, Arretxinagan jai giroa izaten da nagusi. Aurten ez da jairik egingo, baina horren ordez hemen 2019ko jaietako irudiak!
Bi herriak gune laranjan zeuden. Atzo [irailak 28] 2 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibain, eta bi kasuak Ondarroan atzeman zituzten. Herri guztietako intzidentzia tasak bere horretan mantendu edo jaitsi egin dira. Lurraldeetako tasek ere behera egiten jarraitzen dute.
Final-zortzirenetan Urrutikoetxea eta Victor ariko dira. Binakako partiduetako batean, ostera, Endika Uriondo gizaburuagarra eta Andoni Aretxabaleta markina-xemeindarra ariko dira elkarren kontra.
Diotenez, osoko bilkuretan hartzen dira Markina-Xemeini eragiten dioten erabakiak, eta horiek "herritarren artean eztabaidatzea bermatu behar dela" uste dute. Egunean [irailak 30] egingo da Markina-Xemeingo Udalaren ohiko osoko bilkura 08:15ean udaletxeko osoko bilkura aretoan.