Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erabilgarri dago Ondarbeltz eta Urazamendik lotzen dituen pasealekua

Lanen helburua bidearen zati horren segurtasun orokorra hobetzea izan dela diote. Pasealekua Mutriku-Deba zubiraino luzatu ezinaren zergatiaren berri ere eman du Azpiegituretako diputatuak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Mutrikuko eta Debako udal ordezkariak pasealekua zelan geratu den ikusten aritu dira gaur goizean egindako ekitaldian.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/09/29

Gipuzkoako Foru Aldundiak amaitutzat eman ditu Mutrikuko Ondarbeltz hondartza eta Urazamendik auzoa batzen dituen pasealekua eraikitzeko lanak. Mutrikuko herrigunea eta Urazamendik auzoa oinez batzeko falta zen 460 metroko pasealeku zatia zabalik dago jada, eta horren harira, gaur [irailak 29] lanak bertatik bertara ikusten aritu dira Markel Olano diputatu nagusia, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua, Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea eta Gilen Garcia Debako alkatea, Agustin Lopez-Doriga obraren zuzendariak lagunduta.

Pasealekuko azken zati horretako obrak 400.000 eurotik gorako aurrekontua izan du, eta gauzatzeko epea bost hilabetekoa izan da. Markel Olano diputatu nagusiak azpimarratu duenez, lanen helburua segurtasun orokorra hobetzea izan da. “Borobildu egin den obra bat da. Azken metro hauek gehituta, jendeak kostaldeko bi herrien (Mutriku eta Deba) arteko sei kilometroak oinez egin ahal izango ditu, galtzadan ibili beharrik izan gabe. Gainera, oinezkoen segurtasuna eta aire zabaleko ibilaldi osasuntsuaz gozatzeko aukerak areagotuko ditu, bi udalerriak lotzen dituen itsasoari begirako ingurune eder horretan; Gipuzkoako lekurik ederrenetariko bat bisitatzeko aukera edukiko du jendeak”.

2020ko udaberrian, GI-638 errepidearen hobekuntza eta Ondarbeltz hondartzako aparkalekuaren eta Mutrikuko hirigunearen arteko oinezkoen pasealekua jendearentzako ireki zirenean, jarduketa eremutik kanpo geratu zen orain amaitu berri duten zatia. Horren ondorioz, Urazamenditik Ondarbeltzera zihoazenek errepidearen bazterretik 200 metro inguru ibili behar izan dute nahitaez, baina horrek arrisku handiko egoerak eragiten zituen, bai oinezkoentzat eta baita ibilgailuentzat ere.

Azpiegiturak 200 metroko luzera duen hormigoizko harri lubetazko eustorma baten gainean eraikita dago. Berau, gainera, Ondarbeltzeko kantinako eta Gure Estalpe finkako hondakin urak biltzen dituen saneamendu hodia sartzeko ere baliatu dute. “Horrela, erabat desagertu dira Debako itsasadarrera egiten ziren ur beltzen isurketak”. Pasealekua Mutriku-Deba zubiraino luzatu ezinaren zergatiaren berri ere eman du Azpiegituretako diputatuak. “Jendearentzako askoz erosoagoa litzateke dena jarraian egitea, baina horretarako ibaiaren gainean hegal bat eraiki beharko genuke, eta hori ez digute baimentzen; horregatik jarri dugu semaforoa”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.