Beste 8 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [irailak 29] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 5 Ondarroan, 2 Mutrikun eta 1 Berriatuan. Dena dela, bakarrik Mutrikuko intzidentzia tasa igo da; gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu edo jaitsi egin dira. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Beste egun batez, positibo gehienak Ondarroan erregistratzen jarraitzen dute. Izan ere, atzo [irailak 29] 8 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun. Horietatik 5 Ondarroan erregistratu zituzten, 2 Mutrikun eta 1 Berriatuan. Dena dela, Ondarroako intzidentzia tasa jaitsi egin da, baina herriak gune laranjan egoten jarraitzen du. Mutrikuko tasa igo egin da, baina oraindik ere gune horian egoten jarraitzen du.
Lekeitioko, Munitibarko eta Ziortza-Bolibarko intzidentzia tasak ere jaitsi egin dira; Lekeitiok gune horian egoten jarraitzen du. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira. Gaur gaurkoz, 5 dira 0 tasa daukaten herriak: Amoroto, Ispaster, Gizaburuaga, Markina-Xemein eta Mendexa.
Lurraldeak. Arabako intzidentzia tasa 70,86koa da gaur (atzo baino puntu 1 gutxiago), Bizkaikoa 72,23koa (-7 puntu) eta Gipuzkoakoa 71,90ekoa (-5 puntu).
Joan den aste osoan [irailaren 13tik 19ra] 23 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 47 kasu gutxiago. Joan den asteko kasu gehienak Ondarroan erregistratu zituzten (17), eta atzetik datoz Lekeitio (7), Mutriku (3) eta Aulesti (2). Gainerako herrietan ez zuten positiborik erregistratu.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 30):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 299,40
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 207,56 (55 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 218,34 (218 puntu jaitsi da)
- Mutriku: 207 (19 puntu igo da)
- Ondarroa: 361,85 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 455,58 (228 puntu jaitsi da)
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: