Mutrikuko KZgunea martxan dago berriro
Urtebete eta erdiko etenaldiaren ostean, astelehenean [urriak 4] zabaldu zituen berriro ateak Mutrikuko KZguneak. Pandemia dela eta, udal liburutegian ez dute KZgunearen zerbitzurik eman. Zerbitzua, ohi modura, udal liburutegia irekita dagoen ordutegian emango dute, honakoan: astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Zentro horretan ez da beharrezkoa Interneten nabigatzeko hitzordua hartzea. Dena den, nabigatzeko zerbitzurako denbora 50 minutura dagoela mugatuta dagoela ezarrita gogorarazi dute. KZgunean ematen dituzten gainerako zerbitzu presentzialetarako aurretiaz hitzordua eskatu beharko da. Informazio orokorra eskatu, BakQ eta Metaposta egiteko izapideak egin edo aurrez aurreko tutoretzak edo formakuntza saioak egin nahi dituztenek KZgunearen webgune orokorrean edo 945-06 25 55 telefono zenbakira deituta erreserbatu beharko dute hitzordua.