2021/10

Carles Montllor eta Miren Josune Bikuña, txapeldun Mutrikuko XVIII. Herri Krosean

Gaizka Garcia Nieto eta Itziar Tapia Lavandeira izan dira lehenengo mutrikuarrak. Aurten 81 parte hartzaile egon dira, duela bi urte baino 26 gehiago.

Axuri Beltza kalejirak eta Talaixako Mamuak jendetza batu dute Mutrikun

Telebista baten itxura eduki du aurten Talaixako Mamuak. Herritarrak beti-betiko ekintza ikusteko gogotsu egon dira.

Osakidetzako nefrologoa

Joseba Aranzabal: "Egungo emate eta transplante tasak mantentzea da erronka"

Osakidetzako nefrologoa (giltzurrunetako medikua) da Aranzabal. Jendea solidarioa dela dio, eta egiten dutenaz eta etorkizunera begira dituzten erronkez aritu da.

Helmugak, Aspanovasen olatu berdea kilometroz kilometro zabaltzen

Ander Txakartegik esan du asteburuan Aspanovasen alde egindako ekintza solidarioa ondo joan dela: «Polita izan da». Jende askok parte hartu duela esan dute.

Yoann Tardivelek Camille Saint-Saensen musika joko du Xemeingo organoan

Bizkaiko Hotsak organo jaialdiaren baitan antolatu dute kontzertua Diego de Amezua Bizkaiko Organoen Lagunak elkarteak eta udalak. 18:00etan hasiko da emanaldia.

Bidegorritik igaroko da XVIII. Mutrikuko Herri Krosa

Lasterketa zapatu honetan [urriak 30] izango da 11:00etan. Proban parte hartu nahi dutenek Herrikrosaren web atarian eman dezakete izena aurretiaz.

Heldu da hirugarren Master Goxua txapelketa

Zapatuan [urriak 30] emango dituzte lehenengo pilotakadak Markina-Xemeingo frontoi txikian. Finalaurrekoak abenduaren 11n jokatuko dira, eta abenduaren 18an izango dira finalak.

Txapelpunken 'Zapaltzen' abestiaren bideoklipa, ikusgai

Irudiak hiru herritan grabatu dituztela esan dute. "Espero dugu zuen gustukoa izatea!", esan dute taldeko kideek.

Lekitto Bedarrak eta udalak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Udalak 1.000 euroko diru laguntza emango dio taldeari, ikastaroak eta ekintzak antolatzeko.

Bihar ipiniko dituzte salgai Mikel Urdangarinen kontzerturako sarrerak

Musikari eta abeslariak azaroaren 6an eskainiko du kontzertua Markina-Xemeigo Uni pilotalekuan. Kontzertua Xemein abesbatzaren 45. urteurrenaren baitako ekitaldi bat da.

Santo Tomas azoka ospatuko dute berriro Lekeition

Azokan parte hartzeko deialdia egin die udalak ekoizleei. Urtero modura abenduaren 21ean egingo da azoka.

Lea-Artibai Busturialdearen aurka ariko da BBK Sariketako finalaurrekoan

Busturialdeak Hego Uriberi irabazi dio kanporaketa saioan, eta horregatik Lea-Artibairen aurka ariko da azaroaren 17an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekoan.

Alain Lersundik 'Nire zigilua' lana estreinatuko du asteon

Bilboko Kremlin aretoan estreinatuko du lana barikuan [urriak 29], 21:00etan. Sarrerak aretoko leihatilan erosi ahal izango dira, emanaldia hasi baino ordu erdi arinago.

Mendexako argazki zaharren erakusketarako familia-argazkiak batzen ari dira

1980ra arteko argazkiak biltzen ari dira. Udaletxean utzi edo Leixarra Ondarea Babesteko Elkarteko norbaiti eman ahal zaizkio argazkiak.

Arimen Gaba ospatu dute bigarrengoz, Ondarroan, euskal ohitura paganoa berreskuratzeko

Ariman Gaba ospatuko dute Ondarroan, hirugarrenez

Ohikoa denez, ospakizuna ilunetan egingo dute. Kamiñazpitik Zaldupe zubirainoko tartean dauden kaleko argi guztiak amatatuko dituzte, domekan [urriak 31], 19:00etatik 21:00etara.

Gehiago