Lekeitio ere gune berdean sartu da
Azken orduetan ez dute positiborik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Aulestiko, Lekeitioko, Mutrikuko eta Ondarroako intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietakoak mantendu. COVID-19aren transmisioak behera egiten jarraitzen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Azken orduetan ez dute COVID-19arekin kutsatutako kasurik atzeman Lea-Artibai eta Mutrikun. Hala, Aulestiko, Lekeitioko, Mutrikuko eta Ondarroako intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietakoak mantendu. Aipatzekoa da Lekeitioren egoera. Izan ere, tasa 40 puntu jaitsi eta gero, gune berdean sartu da; atzo [urriak 7] 96,26ko tasa zeukan, eta gaur [urriak 8] 55,35koa. Gaur gaurkoz, bi udalerri daude gune berdean: Markina-Xemein eta Lekeitio.
Ondarroako egoera ere hobetu egin da azken orduetan. Kasu berririk erregistratu ez dutenez, gune laranjatik horira pasatu da, 100.000 biztanleko intzidentzia maila metatua 300 azpitik kokatu delako. Zehatz esateko, 291,82ko tasa dauka Ondarroak. Mutriku ere gune horian dago, eta egunez egun intzidentzia maila gero eta baxuagoa da; 94,09eko tasa dauka.
Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak zazpi dira: Amoroto, Gizaburuaga, Ispaster, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Lurraldeka. Arabako intzidentzia tasa 53,30ekoa da (atzo baino 0,61 puntu gutxiago), Bizkaikoa 51,52koa (-0,18 puntu) eta Gipuzkoakoa 69,26koa (-0,14). Araba eta Bizkaia gune berdean daude, eta Gipuzkoa horian.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urriak 8):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 149,70 (149 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 55,35 (40 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 94,09 (18 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 291,82 (11 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Osasun larrialdiari amaiera eman ondoren, Osasun Sailak jakinarazi du gaurtik [urriak 8] aurrera koronabirusaren transmisioari buruzko datuen berri egunero emateari utziko diotela. Horren ordez, aste osoko datuak jasoko dituen txostena publikatuko dute astelehenetan. Txertaketa hedadurari buruzko informazioa ere astean behin emango dute aurrerantzean, eta hori ere astelehenean jakinaraziko dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: