Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zabalik dago Mutrikuko 35. mendizale helduen ibilaldian izena emateko epea

Urriaren 25a izena emateko azken eguna. Interesatuek Burumendiren webgunean izena eman behar dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/10/14

Mutrikuko Burumendi Mendizale Elkarteak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak elkarlanean antolatuta eta Mutrikuko Udalak lagunduta, 35. Mendizale helduen ibilaldia egingo dute urriaren 31n Mutrikun. Burumendiko ordezkariek esan dutenez, zabalik dago izen ematea; urriaren 25a da horretarako azken eguna.

Izen ematea Burumendiren webgunean Mendizale helduen ibilaldia deritzon atalean dagoen inprimakia beteta egin behar da. Mendizale federatuentzat aurreikusitako ibilaldia da, eta ezarritako epe barruan gauzatzen bada, horien izen ematea doakoa da. Federatuta ez daudenek ere parte hartu dezakete, baina horiek 5 euro diru sarrera egin behar dute honako kontu korrontean: ES16-2095 5056 12 1067447648 (Kutxabank). “Ordainketa agirian parte hartzailearen izen-abizenak azaldu beharko dira”.

Indarrean dagoen segurtasun protokoloa beteta egingo dute 16 kilometro inguruko martxa

Martxaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, ibilaldia hasi baino ordu erdi lehenago Goiko Plazan horretarako ahalbidetutako mahaian. Hori bai, kasu horretan mendizale federatu zein ez federatuek 10 euro ordaindu beharko dituztela gogorarazi dute.

Mendizaleek 16 kilometro inguruko ibilbidea osatuko dute Mutriku ingurutzen duten auzoetatik zehar. Zeharkaldia 4 ordu eta erdian egiteko modukoa dela aurreikusi dute antolatzaileek. Honakoa da ibilbidea: Goiko Plaza-Ondabarro-Ibiri-Abeletxe-Lekonde-Intrinkulu-Oliturri-Kanpanzar-Apain-Kalbaixo-San Juan-Talaixa-Alkolea-Goiko Plaza. “Ibilbidea behar bezala seinaleztatua egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza zintekin, eta nahi duenak bidea zer edo zer mozteko aukera ere edukiko du. Tartean, ohi modura, atsedenaldia hartu eta hamaiketako ederra egingo dugu Galbaixo inguruan”.

Indarrean dagoen segurtasun protokoloa beteta egingo dute martxa. Parte hartzaileek era mailakatuan irtengo dute Goiko Plazatik. “Denek batera ez irteteko nahiarekin, 08:00ak hasiko dira lehenengo taldeak irtetzen, eta etorri ahala era mailakatuan irteera ematen jarraituko dugu 08:30ak arte. “.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.