Abian da Berriatuko IV. Egutegi Argazki Lehiaketa
Azaroaren 27a da lanak aurkezteko azken eguna.
Gaia librea bada ere, argazkiak Berriatuagaz lotutakoak izan behar direla esan dute. «Lehiaketara aurkeztutako argazkiak herriko paisaien argazkiak izan behar dira, eta argazki bakoitzari hilabetearen izena ipini behar zaio». Argazkiak horizontalak izan behar direla eta formatu digitalean aurkeztu behar direla gaineratu dute; egutegiargazkiak@gmail.com helbidera bidali behar dira.
Bi sari banatuko dituzte: argazki onenari 100 euro emango dizkiote, eta bilduma onenari beste horrenbeste. «Bildumak gutxienez lau argazki eduki behar ditu». Horrez gain, parte hartzaile guztien artean herriko dendetan gastatzeko 50 euroko bi erosketa bonu zozkatuko dituzte.
Udal ordezkariek aurreratu dute urtero legez 2022ko egutegia herriko etxebizitza guztietara banatuko dutela.