Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa atera dute Lekeition
Autobusa Amandarri Triatloi Taldeak antolatu du, udalak lagunduta. Kiroldegian izena eman behar da.
Azaroaren 14an egingo da Behobia-Donostia lasterketa ospetsua. Eta hara joateko autobusa atera du Lekeitioko Amandarri triatloi taldeak, udalak lagunduta. Esan dutenez, kiroldegian izena eman behar da eta Lekeition erroldatuta daudenek izena eman ahal dute; azaroaren 9a da izena emateko azken eguna.
Dena dela, azaroaren 9a baino lehen autobusa beteko balitz, izen-ematea itxita geratuko litzateke. Kiroldegiko bazkideentzako 3 euro balioko du bidaiak, eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Irteera ordua. Azaroaren 14an autobusa 07:30ean aterako da, autobus geltokitik. Zalantzaren bat dutenek ondoko helbidera idatzi dezakete: amandarri.triatloi.kluba@gmail.com.