Durangoko Azokak Spotify zerrenda argitaratu du
Esan dutenez, "aniztasuna" da zerrendaren ezaugarri nagusia. Zerrenda astero eguneratuko dela aurreratu dute.
Durangoko Azokak Spotify zerrenda argitaratu du. Aurreratu dutenez, momentuz 40 abestiz osatutako zerrenda argitaratu dute, eta horretan Euskal Herriko musikagintzaren azken nobedadeak daudela diote; zerrenda astero eguneratuko dela esan dute, “musikari eta taldeek euren azken nobedadeak plataforman argitaratu ahala”.
Esan dutenez, “aniztasuna” da zerrendaren ezaugarri nagusia: “Musikari ezagunak, hasiberriak, kantautoreak, aspaldiko abestiak… denetarik dago zerrendan”. Esan dutenez, aurten “bereziki oparoa” izan da bakarlarien uzta, eta zerrenda horren isla ere badela diote.
Orokorrean pop-rock doinuak nagusi badira ere, folk doinuak ere ez direla falta diote. Eta azken horretan sartu dituzte Lekeitioko McOnak eta Jabi Patxon.
Horrez gain, ume eta familientzako eskaintza ere jasota dagoela diote; Ene Kantak, Irrien Lagunak eta Kantu Koloreren abestiak ere jaso dituzte.