Markina-Xemeingo Non dago Alarabi? lehiaketak baditu irabazleak
Hemen be bai merkatarien elkarteak joan den astean egin zuten zozketa parte hartzaile guztien artean. Parte hartze handia egon da aurten ere.
Aetz Basabe Lasa eta Ibai Egia izan dira aurten Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari elkarteak antolatutako Non dago Alarabi? lehiaketako irabazleak. Bakoitzak 60 euroko txartela eskuratu du, Hemen be bai elkarteko edozein dendatan gastatzeko.

Aetz Basabe Lasa eta Ibai Egia, Non dago Alarabi? lehiaketako irabazleak. Argazkiak: Hemen be bai elkartea
Bigarren urtez antolatu du Markina-Xemeingo elkarteak lehiaketa, eta aurten ere arrakasta handia eduki du. Guztira, 190 lagunek parte hartu dute Alarabiren bilaketan, eta zozketa bidez aukeratu dituzte horien guztien arteko irabazleak.
Lehiaketaren helburua modu erakargarri eta ludiko baten bidez herriko dendak ezagutzera ematea dela gogora ekarri dute antolatzaileek, eta datorren urtean, lehiaketa hau barik, erakusleihoekin zerikusia duen beste zer edo zer egiteko asmoa dutela aurreratu dute.