Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumena

Markina-Xemeingo Mendi Astea, gero eta hobeto

Aurtengo Mendi Astearen balorazioa egin dute Artibai Mendigoizale Taldekoek. Urtez urte, ekitaldietako parte hartzea handituz doala azaldu dute.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/11/04

Artibai Mendigoizale taldeak antolatzen duen Mendi Astea ezinbesteko hitzordu bihurtu da mendizale eta baita horren mendizale ez diren askorentzat ere. Urtez urte, ekitaldietako parte hartzea handituz joan da, eta aurten, esate baterako, Mendi Film Festivaleko filmen emanaldiak orain arteko harrerarik onena eduki du. Mendi Astea errotuz doa, eta aurten ospatu den bosgarren jardunaldiaren gaineko balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.

Azaldu dutenez, bosgarren Mendi Asteak ere erantzun ona izan du; parte hartze handia eduki dute ekintzek, eta bertatik sortzen diren proiektuak ere “fruituak ematen ari direla” nabarmendu dute. “Ahaztuen Oroimena taldeagaz zapatuan egin zen hitzaldia, esate baterako, ibilbide baten adierazle da, eta beste ekintzak ere sendotuz doaz. Hitzaldi eta proiekzioei dagokionez, Mendi Filmeko filmen emanaldiak orain arteko harrerarik onena eduki du. Bost urte dira antolatzen dugula, eta aretoa bete egin zen”.

Orientazio martxa.

Aurten Orientazio martxa ere berreskuratu ahal izan dute, eta 140 bat lagunek parte hartu zuten. “Eguraldia ere lagun eduki genuen, justu martxa amaituta hasi zen euria. Kontrakoa iragarrita bazegoen ere kanpoko ekintza bakarrean eguraldi ona eduki genuen”.

Pou anaien proiekzio eta hitzaldiak ere interesa eragin zuen. “Eurekin partekatzeko aukera ere eduki genuen, mendizale ezberdinen arteko topaketetatik proiektu berri eta onak atera ohi dira eta”. Beste talde batzuekin izandako harremanetatik sortutako proiektua da, esaterako, Ahaztuen Oroimenagaz martxan duten memoria ibilbideen proiektua. Elkarlan horretatik antolatu dute Mendi Astearen baitan hitzaldi bat ere. Hitzaldi horretan Baldaburun egindako indusketa arkeologikoen emaitzak ezagutzera eman zituzten Josu Santamarina Otaola arkeologo eta indusketen arduradunak eta Ahaztuen Oroimena elkartekoek. “Hitzaldian, egia esan, guk uste baino jende gehiago egon zen. Udaletxeko osoko bilkura aretoa bete egin zen”. 

Baldaburuko indusketa arkeologikoen emaitzak aurkezteko hitzaldia. Argazkia: Ahaztuen Oroimena elkartea

Hitzaldia streaming bidez ematen ahalegindu zen Ahaztuen Oroimena elkartea, baina soinuagaz arazo batzuk eduki zituzten. Hala ere, bideo bat egiteko ahaleginetan dabiltza eta elkartearen youtubeko kanalean jarriko dute. “36ko gerrako aztarna handirik aurkitu ez den arren, izan zuen eragin soziologikoa eta beste gai batzuen xehetasunak kontatu zituzten”.

“Denon artean ekintzaz beteriko asteburu bat antolatu genuen, eta jendea gogotsu dagoela ikusi dugu. Horregatik, aurten barikutik domekara bitartean antolatu dugun Mendi Astea berriro ere hasierako eredura itzuli eta eguenetik domekara luzatzea nahi dugu”.

Pou anaien proiekzioa eta hitzaldia. Argazkia: Artibai Mendigoizale Taldea

Dena dela nabarmendu dute, ekimena ez dela asteburu bakarrera mugatzen. “Hortik sortzen diren proiektu ezberdinak ere aurrera doaz, eta hori da interesgarriena. Mendi Asteburua da urtean egindako beharraren erakusle. Adibidez, Orientazio martxarako ere bide bat garbitu genuen, Karkaba deitzen duguna. Bide publiko zaharrak berreskuratzen ari gara apurka-apurka, horrek indarrean jartzen eta ezagutzera ematen. Jendeak ezagutu egin behar ditu erabiltzeko eta erabili egin behar ditu ahalik-eta hoberen mantentzeko”. Markina-Xemeinen dauden zuhaitzak ezagutzeko aukera ere eman zuen martxak.

Orientazio martxarako garbitu duten karkaba.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.