Mutriku Sokatira Taldea tiralarien bila dabil
Interesatuek 650 56 70 12 telefono zenbakira whatsappa bidali edo Instagram kontura mezu bat bidali behar dute (@mutrikusokatirataldea).
Mutriku Sokatira Taldea 2021-2022 denboraldian sokatiran aritzeko kirolarien bila dabil. Kirola gustuko dutenei eta sokatira probatu nahi duten guztiei sare sozialen bidez bota diete amua. “Etorri denok sokatira probatzera!”. Batez ere emakumei luzatu diete gonbitea, gaur gaurkoz taldean emakume bakarra dago eta. “Lehia mistoan esperientzia polita eduki dugu Munduko Txapelketan. Ea emakume gehiago taldera batzera animatzen diren”.
Denboraldiko lehenengo entrenamendua azaroaren 14an egingo dutela zehaztu dute; iluntzean Saturraranen duten lokalean batzeko hitzordua ipini dute. “Entrenamenduak astean lautan egiten ditugu, batzutan astean bost aldiz ere bai. Denboraldi hasiera dela ikusiririk, astelehenetan, martitzenetan, eguenetan eta barikuetan egingo ditugu entrenamendu saioak. Talde osoa mantentzeko asmoa daukagu; denok jarraitzen badugu talde polita edukiko dugu. Etortzen den jende berria ongietorria izango da, esku zabalik hartuko ditugu”.
Interesa daukatenek taldeko arduradunekin jarri beharko dira harremanetan 650 56 70 12 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp mezu bat bidalita. “Nahi dutenak Instagram bidez ere jarri ahal izango dira gurekin harremanetan (@mutrikusokatirataldea)”.