Ia astebeteko bilaketen ostean, Iñaki Baskaran gaztearen gorpua aurkitu dute Chicago ibaian
Elias Baskaran pilotari markina-xemeindarraren biloba zen gaztea. Illinoiseko Ubibertsitatean ikasi zuen, eta publizitatean aditua zen. Halloween gauean ikusi zuten azken aldiz.
Ia astebete egon dira Chicagon (AEB) Iñaki Baskaran jatorri euskalduneko 23 urteko gaztearen bila. Azkenean, haren gorpua topatu dute Chicago ibaian.
Halloween gauean ikusi zuten Baskaran azkenengoz, zapatuko 11:30ak aldera, River North auzoko Celeste tabernatik ateratzen. Lagunei mezu bat bidali zien, esanez berehala itzuliko zela tabernara, haren aita Jose Baskaranek Illinoiseko prentsari esan dioenez. Lagunek bueltan idatzi zioten 12:15ean, baina gazteak ez zuen mezua irakurri.
Astelehenean [azaroak 1] 100 pertsona baino gehiago bildu ziren gaztea azkenengoz ikusi zuten lekuan, bilaketari ekiteko. Azkenean, atzo gauean [azaroak 5] topatu zuten haren gorpua.
Gaztea Elias Baskaran pilotari markina-xemeindarraren biloba zen, Illinoiseko Ubibertsitatean ikasi zuen, eta publizitatean aditua zen.