Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aurrerak beste porrot bat jaso du Zaldupen

Talde ondarrutarrak 1-4 galdu zuen zapatuan [azaroak 6] etxean, Beasainen aurka. Etxeko taldea partida berdintzeko zorian ere egon zen, baina ez zuten asmatu.

Aurreraren eta Beasainen arteko neurketa, Zaldupen. Argazkia: Aurrera Kirol Elkartea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/11/08

Berriro ere galtzea suertatu zaio Aurrerari. Oraingoan Beasainen aurka eta nahikoa markagailu gogorrarekin gainera; taldeak 1-4 galdu zuen zapatuan [azaroak 6] Zaldupen. Partida zaila izan zen ondarrutarrentzat. Ligako talde gogorrenetariko baten aurka jokatzea egokitu zitzaien, eta partidan buru-belarri sartuta ibili baziren ere, ez zuten nahi besteko emaitzarik lortu. “Beasain hasieratik Aurrera baino gehiago izan zen, eta merezitako garaipena lortu zuten Zaldupen”, adierazi du Mikel Santiso Aurrerako presidenteak.

Lehen zatian partidan sartuta egon zen taldea, hala ere, 0-2ko markagailuagaz joan ziren aldageletara: Beasainek partida hasi eta gutxira egin zuen lehen gola, 8. minutuan, eta bigarrena 26. minutuan egin zuten. Aurrerak bigarren zatia hasi eta gutxira sartu zuen partidako gol bakarra, 54. minutuan. Epaileak penalti bat adierazi zuen, Beasaineko jokalari batek baloia eskuagaz ikutu ondoren. Luken Iturrinok jaurti zuen penaltia, baina Beasaineko atezainak gelditu egin bazuen ere, aldaratzean buruagaz Iturrinok berak sartu zuen gola.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]

1-2agaz taldeak berdintzeko aukerekin ikusten zuen burua. Handik gutxira Gaizka Cortesek berdinketa lortzeko aukera ederra eduki zuen, baina Beasaineko atezainak jaurtiketa gelditu egin zuen. Hor baina etxeko taldearen gainbehera ailegatu zen. Berdintzeko nahiagaz erasoan sartuta ibili ziren, baina ez zuten erantzuteko gaitasunik erakutsi. Beasainek kontraeraso batean 1-3koa sartu zuten 61.minutuan. Partida hortik aurrera erabakita geratu zen, eta irabazteko aukera guztiak galdu egin zituzten. Nahi eta ezin batean ibili ziren eta laugarren gola jaso zuten etxekoek 77. minutuan.

Aurrerako presidenteak eskerrak eman nahi dizkie zapatuan Zaldupera hurreratu ziren zale guztiei. “Partidaren amaiera oso hunkigarria izan zen. Ikusita taldeak azken asteetan daraman bolada eskasa eta zelako porrota jaso zuen etxean, zaleak aldageletarako parera hurreratu ziren, eta txaloka aritu ziren. Jarraitzaileak gurekin sentitzen ditugu eta hori oso garrantzitsua eta eskertzekoa dela iruditzen zaigu”.

Azken porrotarren ostean, taldeak burua altxatu ezinda jarraitzen du. Azken jardunaldietan ezin izan du garaipenik erdietsi talde ondarrutarrak. Azken partidak nahikoa oker suertatu dira eta bost porrot jaso dituzte jarraian. Taldeak urriaren 8an irabazi zuen azken partida Amurrioren aurka; 1-2 irabazi zuten kanpoan. Azken jardunaldietako porroten ostean, sailkapenean behera egin dute, jaitsiera postuetatik gertu daude orain: 16. postuan daude 12 punturekin.

Baja askorekin jarraitzen dute, eta hori igarri egin da azken asteotako emaitzetan. “Baja asko eduki ditugu aspaldian. Ea horiek berreskuratu eta gure jokoa egiteko eta emaitzak hobetzeko gai garen hurrengo jardunaldietan. Nik uste dut horrek taldeari beste indar eta pisu bat emango diola. Bolada eskas baten aurrean gaude. Azken partidak galdu baditugu ere eta taldea egoera onean ez badago ere, konfiantza guztia dugu Mikel Etxaburu Pixki entrenatzaileagaz. Gure proiektuaren oinarrietako bat bera da eta argi daukagu beragaz egongo garela azken momentura arte”.

Hurrengo partidak ere zailak izango direla aurreikusten du presidenteak. “Sailkapenean goren dauden taldeen aurka ariko gara hurrengo hiru jardunaldietan; hiru partida horiek oso gogorrak izango dira guretzat. Domeka [azaroak 14] goizean Alaves B liderraren aurka neurtuko ditugu indarrak Gasteizen. Hurrengo jardunaldi biak etxean jokatuko ditugu Barakaldoren (6. postua ligan) eta Portugaleteren (bigarren sailkatua) aurka”.

DSC_0217
DSC_0217
DSC_0224
DSC_0224
DSC_0229
DSC_0229
DSC_0233
DSC_0233
DSC_0241
DSC_0241
DSC_0245
DSC_0245
DSC_0249
DSC_0249
DSC_0251
DSC_0251
DSC_0256
DSC_0256
DSC_0257
DSC_0257
DSC_0261
DSC_0261
DSC_0263
DSC_0263
DSC_0269
DSC_0269
DSC_0279
DSC_0279

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.