Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Besteak beste, 'Altsasu' antzezlana dakar Mutrikuko Antzerkiaz Blai jaialdiak

Punta-puntako lau euskal ekoizpen taularatuko dituzte barikutik [azaroak 12] azaroaren 28ra bitartean. Emanaldi guztiak Zabiel kultur etxeko ganbarako agertokian eskainiko dituzte.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/11/11

Antzerki munduan murgiltzeko eta gosea asetzeko aukera bikaina edukiko dute beste urte batez Mutrikura hurreratuko diren zaleek. Antzerkiaz Blai jaialdiaren baitan punta-puntako lau euskal ekoizpen taularatuko dituzte barikutik [azaroak 12] azaroaren 28ra bitartean Zabiel kultur etxeko ganbarako agertokian. Horien artean, La Dramatica Errante konpainiak duela gutxi estreinatu duen Altsasu lana eskainiko dute. “Dauzkagun mugak kontuan hartuta, ahalegin berezia egin dugu ahalik eta lan eta ekoizpen indartsuenak ekartzeko. Altsasu lana ikusteko aukera gutxi egon dira orain arte, eta lan handia egin eta gorabeheera askoren ostean Mutrikura ekartzea lortu dugu”.

Altsasuko auzia gai nagusitzat duen antzezlana azaroaren 21ean taularatuko dute Egoitz Sanchez, Nagore Gonzalez, Ane Pikaza eta Aitor Borobila aktoreek. 2016an Altsasuko Koxka tabernan bi guardia zibilekin eta hain bikotekideekin izandako liskarrak eta ondoren etorri ziren atxiloketak eta epaiketa dira istoriaren oinarria, baina hortik abiatuta fikziozko istorio bat taularatuko dute. Hogei pertsonaren azalean sartuko dira, ia dekoraturik gabeko agertokian, eta Momotxorroaren irudia abiapuntutzat hartuta, Altsasuko inauterietako pertsonaiarik esanguratsuenetako bat eta azken urteetako kasu judizial polemikoenetako batean murgilduko dira. 

Sarrerak turismo bulegoan eta Mutrikuko Udalaren webgunean agendaren atalean daude salgai

Artedrama eta Huts Teatroak elkarlanean taularatutako Atzerrian lurra garratz obra ezaguna, aldiz, aurtengo jaialdia zabaltzeaz arduratuko da. Taulagainean Ander Lipus aktore markina-xemeindarrak parte hartzen duen antzezlana ikusteko aukera egongo da barikuan [azaroak 12]. Azaroaren 26an, berriz, Tartean Teatroaren Ez dok ero lana eskainiko dute. Futbolariak eta printzesak lanak jaitsiko du aurtengo jaialdiaren teloia. 5 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduriko obra azaroaren 28an eskainiko dute. “Umorea eta musika uztartuta, estereotipoen gaia lantzen du esketx motzen bitartez. Parekidetasuna eta berdintasuna lantzeko egokia iruditu zaigu”.

Antolatzaileek antzerki zaletasuna duten guztiak gonbidatu dituzte jaialdira. Sarrerak turismo bulegoan eta Mutrikuko Udalaren webgunean agendaren atalean daude salgai, 3 euroren truke. Emanaldi bakoitzerako 80 sarrera daudela diote. “Iaz kiroldegian geneukan aforo berarekin Zabielen eskainiko ditugu emanaldiak; beti egin izan zen lekura bueltatuko da jaialdia”.

 

ANTZEZLANAK:

  • Azaroak 12, barikua (19:30ean, Zabielen): Artedrama eta Huts teatroaren Atzerrian lurra garratz. Helduei zuzendutako emanaldia. Iraupena: 75 minutu.
  • Azaroak 21, domeka (19:30ean, Zabielen): La dramaticamente Errante konpainiaren Altsasu. Helduei zuzendutako emanaldia. Iraupena: 75 minutu.
  • Azaroak 26, barikua (19:30ean, Zabielen): Tartean Teatroaren Ez dok ero. 16 urtetik aurrerakoei zuzendutako emanaldia. Iraupena: 80 minutu.
  • Azaroak 28, domeka (18:00etan, Zabielen): Futbolariak eta printzesak. 5 eta 12 urte bitartekoei zuzendutako emanaldia. Iraupena: 50 minutu.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.