Mutrikuko Jabekuntza Eskola aurkeztuko dute jendaurrean
Lotune izeneko egitasmoa astelehenean [azaroak 15] aurkeztuko dute udaletxean.
Aurkezpena astelehenean [azaroak 15] egingo dute, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Lotune izena ipini diote Mutrikuko Udalak abiarazi duen egitasmo berriari. “Lanketa bat egin da zelako Jabekuntza Eskola irudikatu nahi den jakiteko. Denetara, hiru asanblada ireki egin dira, amets horri zer itxura eman eta zelan gauzatu ikusteko. Landutako guztiari eta burutu nahi duten helburuari buruzko xehetasun guztiak emango dituzte aurkezpenean”.
Mutrikuko Udalak, EMAk eta Mari Matraka batukadak azaroaren 25aren harira antolatu dituzten ekintzekin lotuta, bestalde, Volar dokumentala proiektatuko dute zapatuan [azaroak 13], 18:00etan Zabiel kultur etxeko proiekzio aretoan. Ondoren, EMAren eskutik, Mujeres al Cuadrado taldeko kideekin solasaldia egingo dute.