Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lea-Artibai eta Mutrikuko puntistak, Munduko Koparen bila

Munduko Kopa datorren astean jokatuko dute Mexikon. Lea-Artibaiko Aritz Erkiaga, Aimar Aldazabal, Alex Goitia eta Danel Mandiolak eta Mutrikuko Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek irabaztea dute helburu, baina esperientzia bizitzeko ere gogotsu daudela diote. Hemen haiek esandakoak: zailtasunak, entrenamenduak, aurkariak eta gehiago!

Ane Maruri Aransolo/Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua,Ispaster,Markina-Xemein,Mutriku
2021/11/12

Munduko puntista onenak aurrez aurre jarriko dituen Munduko Kopa hastear da. Mexikon astelehenetik zapatura bitartean jokatuko dute. Cienfuegoseko (Kuba) jatorrizko egoitzan lehiatzea ezinezkoa denez, Zinacantepecek Tolocan dituen instalazioetan erabakiko da nortzuk diren momentuko puntistarik onenak. Egungo txapeldunak Olharan eta Etxeto dira, 2017ko Biarritzeko finalean Goikoetxea eta Ekhi mendean hartu zituztelako.

Lea-Artibaiko eta Mutrikuko puntistak prest daude eta 54 metroko frontoia zain dute. Espainiako Federazioko hautatzaile Roberto Lekue ondarrutarrak sei pilotari profesional eta 24 urtez azpiko lau aukeratu ditu. Profesionaletan, Aritz Erkiaga, Iñaki Osa Goikoetxea eta Diego Beaskoetxea (ordezkoa) aurrelariek eta Unai Lekerika, Imanol Lopez eta Aimar Aldazabal (ordezkoa) atzelariek bidaiatu dute Mexikora. 24 urtez azpikoetan, Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Alex Goitia aurrelariak eta Mikel Manzisidor eta Danel Mandiola atzelariak dira hautatuak. Entrenatzen «gogor» aritu dira, eta orain, euren maila erakutsi beharko dute mexikarren eta frantziarren kontra.

Aritz Erkiaga ispastertarra egungo munduko txapelduna da, baina Munduko Kopa lehenengoz jokatuko du

Maiatzean hasi zuten prestaketa honen emaitzak ikusteko «gogo askogaz» daudela dio Erkiaga ispastertarrak: «Ea emaitza onak lortzen ditugun. Agian ez ditugu hainbeste ensaio egin, baina gu gure artean ezagutzen gara, badakigu bakoitzak zelan jokatzen duen». Bera eta Hernandez dira egungo munduko txapeldunak–2018an Bartzelonan jokatu zuten–, baina lehenengoz lehiatuko du Munduko Kopa. Dena «ondo joatea» eta ezustekorik gabe, «denak kantxan egotea» espero du: «Ea partidu politak irteten diren».

Goitia: “2.700 m-ko altitudean gure gorputzek zelan erantzungo duten ez dakigu. Diotenez, nahikoa gogorra izaten da altitude horretan mugitzea”

Irabazteko esperantzak ditu, eta espainiar selekzioko bikoteen arteko finala izatea nahi du. Horretarako, frantziarrei irabazi beharko diete: «Mexikarrek ez daukate hainbeste konpetentziarik euren artean, eta gaitza da maila altua edukitzea. Gure artean jokatuta lortzen da maila; beti joaten zara pixka bat hobetzen».

[IRAKURRI PUNTISTEN ERANTZUNAK]

Aurtengoan bezala, 2017ko Munduko Kopan ere ordezkoa izan zen Aldazabal. Sasoiz ondo dago, eta jokoz ere aspaldion «nahikoa gustura» dabilela adierazi du: «Fisikoki ondo sentitzen naiz. Aurrekoan ez zitzaidan jokatzea egokitu, baina horretarako prest nengoen, eta oraingoan ere jokatu behar badut, prest egongo naiz». Esperientzia alde dauka berriatuarrak; Euskal Herritik kanpo Filipinetan, AEBn eta Mexikon jokatutakoa da, eta honakoa beste «esperientzia berri bat» izango da: «Ilusio askogaz noa, eta ea ondo pasatzen dugun eta helburua beteta etortzen garen etxera».

Lehen aldiz Munduko Kopan. 24 urtez azpikoetan Markina-Xemeingo Zesta Eskolako eta Mutrikuko Danok Bat-eko pilotariak ariko dira, eta estreinako jokatuko duten Munduko Kopa honetan urrezko domina daukate begiz jota.

Goitia eta Mandiola markina-xemeindar lehengusuek bikotea osatuko dute, eta «sasoi onean» daude. «Bereziki txapelketa honetarako prestatzen aritu gara, eta nahiko ondo nago. 2.700 m-ko altitudean gure gorputzek zelan erantzungo duten ez dakigu. Diotenez, nahikoa gogorra izaten da altitude horretan mugitzea. Ea arazorik ez dagoen», adierazi du Goitiak. Mandiola «indartsu eta gogotsu» dago.

[IRAKURRI PUNTISTEN ERANTZUNAK]

Sei urtegaz hasi ziren zestan jokatzen, eta alkarregaz lehiatzeko aukera daukatelako pozik daude. «Etxekoak gara, eta hainbat txapel irabazi ditugu hamabost urteotan. Ederto ezagutzen dugu elkar», adierazi du Mandiolak. «Bizi osoa gabiltza elkarregaz jokatzen. Batera hasi ginen, eta bikoteka jokatzen dugun bakoitzean lan ona egiten dugu», gaineratu du Goitiak.

Dituzten «aukerak aprobetxatzen ahaleginduko» dira. Euren ustez, Mendizabal eta Manzisidor dira aurkari zuzenak. Beste herrialdeetako bikoteei erreparatuta, «edozeinek irabazi dezakeela» uste du Mandiolak, baina borroka Espainiako bi bikoteen edo frantziarren artean egongo dela dio. «Frantziakoak oso ondo prestatuta helduko dira; ondo jokatzen dute. Mexikokoak ez ditugu ezagutzen, ez dakigu zelan jokatzen duten».

Mutrikuarrak eta markina-xemeindarrak ondo baino hobeto ezagutzen dira kantxa barruan: «Bizitza osoa elkarren kontra jokatzen ibili gara. Argi dago maila honetan ez dagoela aurkari errazik, eta denok lan oso ona egin beharko dugu elkarri irabazteko», azaldu du Manzisidorrek.

Lesiotik errekuperatuta. Goixerrik eskuineko bizepsaren beheko aldeko tendoia hautsi zuen uztailean, Mutrikuko Masterrean. Mexikon egoteko helburua kolokan ikusi zuen udan: «Zestan lesio txarrenetakoa da. Lesionatu nintzenean oso zaila ikusten nuen mundialera ailegatzea. Errekuperazio oso ona egin dut, hainbeste mediku eta fisioaren laguntzarekin, eta lortu dut mundial honetara ailegatzea».

[IRAKURRI PUNTISTEN ERANTZUNAK]

Danian jokatzeak emandako esperientzia «aldeko izan» dezakeela deritzo, eta hautatzaileak eta federazioak emandako konfiantzagatik «pozik» dago. «Ez dakit %100 ailegatzen naizen, baina, espero nuena baino askoz hobeto nago; %85-90 banago. Agian, ez daukat lesioaren aurretik eduki nuen indar puntu hori. Ensaioetan ikusten da zelan zauden, eta ensaio osteko sentsazioak dira adierazgarriak. Garrantzitsuena minik ez edukitzea da, eta ez dut halakorik sentitu ez ensaioetan ezta ondoren ere».

Duela hiru aste Manzisidor hirugarren sailkatu zen 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan. Bakarka izan zen hura, eta finalaren atarian geratu zenez, «arantza hori kentzeko gogoa» dauka: «Baina, hau beste txapelketa bat da; beste mundu bat izango da, eta beste era batera joango dira gauzak. Ahal den mailarik onena ematen saiatuko gara; aurkariei ez diegu erraz jarriko». Sasoi onean dago mutrikuar atzelaria, eta lau gazteak momentu «nahiko onean» ailegatu direla dio: «Azken urteetan profesionalekin jokatzeko eta txapelketa ezberdinak jokatzeko aukera eduki dugu. Uste dut esperientzia hartzeak pilotari bezala haztea eragin digula».

[IRAKURRI PUNTISTEN ERANTZUNAK]

Erlazionatutako edukia[ELKARRIZKETAK] Irakurri puntistek erantzundako galderak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.