Bere ohiko formatura itzuliko da aurten Euskal Zine Bilera, eta aurreko urteetan landutako espazioak mantenduko ditu. Beste urte batez euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzen jarraitu nahi dute.
Kontserberetako ordezkari sindikalek eta sindikatuetako ordezkariek manifestazioa egin dute gaur [azaroak 12] Bilbon. Jakinarazi dute ez dutela alde batera uzten greba egiteko aukera.
Munduko Kopa datorren astean jokatuko dute Mexikon. Lea-Artibaiko Aritz Erkiaga, Aimar Aldazabal, Alex Goitia eta Danel Mandiolak eta Mutrikuko Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek irabaztea dute helburu, baina esperientzia bizitzeko ere gogotsu daudela diote. Hemen haiek esandakoak: zailtasunak, entrenamenduak, aurkariak eta gehiago!
09:30ean hasiko dira lehen txandak, eta antolatzaileen asmoa txapelketa arratsalderako amaitzea da. Gaur [azaroak 12] da azken eguna txapelketetan izena emateko.