Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Patronala Bizkaiko kontserberetako hitzarmena "blokeatzen" ari dela salatu dute

Kontserberetako ordezkari sindikalek eta sindikatuetako ordezkariek manifestazioa egin dute gaur [azaroak 12] Bilbon. Jakinarazi dute ez dutela alde batera uzten greba egiteko aukera.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua,Markina-Xemein,Ondarroa
2021/11/12

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dutenez, Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektoreko negoziazio mahaian Cebek Bizkaiko patronalak ez du sektoreko langileen baldintzak duintzeko gogorik agertu. Hala, Bizkaiko hitzarmena “blokeatuta” dagoela esan dute. Egoera zelan dagoen agertu eta blokeoa salatzeko, kontserberetako ordezkari sindikalek eta sindikatuetako ordezkariek manifestazioa egin dute gaur [azaroak 12] Bilbon. Jesusen Bihotzetik hasi eta Cebeken egoitzaren aurrean amaitu dute protesta.

Maiatzaren 24az geroztik patronalagaz zazpi bilera egin dituzte, baina ez dute ezer lortu. “Lehenengo egunean modura jarraitzen dugu. Esan dezakegu patronalaren aldetik ez dela norabide egokian urrats bat bera ere eman. Negoziatzeko borondaterik ez du erakutsi Bizkaiko hitzarmena berritzeko era egokian, horregatik mobilizazioetara jotzea erabaki dugu; negoziazioen blokeo honen aurrean mobilizazioen bidea besterik ez ditu laga. Gaur egin dugu lehenengo mobilizazioa, eta behar diren guztiak egingo ditugu soldatak eta miseriazko lan baldintzak dituen sektorea duintzeko”.

Lau sindikatuetako ordezkariak Cebeken egoitzaren aurrean batu dira gaur goizean. Argazkia: LAB.

Azken zazpi hilabeteotan egin dituzten bileretan patronalak soldatak izoztea proposatu duela ere salatu dute sindikatuek. “Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %5,5eko KPIa dugun testuinguru honetan, patronalak soldatak izoztea eta erosteko ahalmena nabarmen galtzea ekarriko lukeen soldatak eguneratzea baino ez du proposatzen. Negoziazio mahaian ordezkaritza dugun sindikatuok sektoreko langileen beharrak jorratzen dituzten plataformak aurkeztu ditugun arren, patronalaren erantzuna soldatak izoztea eta erosteko ahalmena galtzea izan da”.

Patronalak negoziatzeko jarrerarik hartzen ez badu, “borrokaren bultzadaz” jarrera hori aldatu beharko lukeela diote

Sindikatuen iritziz, patronalak langileen kontratuak “are gehiago malgutu” nahi ditu. “Sektorean ezkutuan dagoen prekarietateari aurre egiteko, hitzarmena aplikatzea bermatzeko, lan osasunaren arloan aurrera egiteko eta langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko elementuei buruz aritu beharrean, patronalak malgutasun elementu ugari dituen sektorea (behin-behineko kontratuak, aldizkako finkoak, ordu poltsa, ABEEak…) are gehiago malgutu nahi du”.

Jakinarazi dute ez dutela alde batera uzten greba egiteko aukera. Eta patronalak negoziatzeko jarrerarik hartzen ez badu, “borrokaren bultzadaz” jarrera hori aldatu beharko lukeela diote. Eskualdean ere ekintza gehiago egiteko asmoa daukatela iragarri dute. “Horiek denak lotzen ari gara. Egoerak hala jarraitzen badu aurrera begira mobilizazio gehiago egin beharko ditugu; ez dugu baztertzen grebara deitzeko aukera. Gure asmoa da mahaian jartzea eta honi guztiari irtenbidea ematea da. Eskubideak bermatuko dituen hitzarmen duin lortu arte mobilizatzen jarraituko dugu”.

Lau sindikatuetako ordezkariek gaur goizean Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: LAB.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.