Master Goxuako lehiak bizi-bizirik jarraitzen du
Hiru partida jokatu ziren zapatuan [azaroak 13]. Partida gogor eta parekatuak izan ziren.
Aurrerantz doa Master Goxua txapelketa. Zapatuan [azaroak 13] beste hiru partida jokatu ziren, eta lehia politagaz gozatzeko aukera eduki zuten frontoi txikian elkartu ziren pilotazaleek. Partida gogor eta parekatuak eskaini zituzten pilotariek.
Kantxaratzen lehenengoak Laka-Eritz (gorri) eta Bereikua-Bikandi (urdin) bikoteak izan ziren. Pareko ibili ziren bikoteak, baina azkenean gorriek lortu zuten garaipena 18-16. Ondoren, Txirri-Olano eta Ube-Eneko bikoteak neurtu ziren, eta 8 tantoko aldeagaz nagusitu ziren Ube eta Eneko.
Partida bi horiez gainera Latxi-Uriguen eta Madariaga-Malax bikoteen arteko norgehiagoka ere jokatu zen. Partidu zirraragarri eta estua izan zen. Tentsioa azken unera arte mantendu zen, eta tanto bakarreko aldeagaz lortu zuten garaipena Madariagak eta Malaxek, 17-18.
Hala, Latxi eta Uriguen txapelketatik kanpo geratu dira. Bi partida jokatu dituzte eta biak galdu, beraz, ez dute aukerarik aurrera egiteko. Oraingoz, kanpoan geratzen den bikote bakarra da; gainerakoak ez daude erabakita. Aste honetan besta sei partida jokatuko dira, eguaztenean [azaroak 17] bat, lau zapatuan [azaroak 20] eta beste bat domekan [azaroak 21]. Abenduaren lehen asteburuan amaituko da ligaxka, bigarrenean jokatuko dituzte finalaurrekoak eta finala 18an izango da.