Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

2022an hasiko da martxan Mutrikuko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Egitasmoaren helburua da emakumeen jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea. 'Haztera goaz, zu bazatoz?' izenburupean egindako jardunaldi feministetan erein zuten hazia.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/11/16

Errealite bihurtzear dago Lotune izeneko Mutrikuko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola. Egitasmoa 2022an hasiko da martxan, baina aurretik proiektua aurkeztu dute jendaurrean. Astelehenean [azaroak 15] udaletxeko areto nagusian egindako aurkezpenean azpimarratutakoaren arabera, proiektu anitza izango da; adin, klase, arraza, sinismen, aukera sexual edo errealitate ezberdinak dituzten emakume mutrikuarrei zuzendutako espazioa eta elkargunea izango da Lotune.

Egitasmoaren helburua da emakumeen jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea. Horregatik, emakumeak elkartzeko espazio bihurtzea nahi dute Lotune, “esperientziak elkarren artean partekatzeko eta elkartasun eta trukerako sareak sortzeko”.  Gaineratu dutenez, hausnarketarako eta formaziorako topagunea ere izango da, “herriko emakumeentzako eta borroka feministarako aterpea. Emakumeok gure eskubideen jabe egiteko, gure bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko eta beste emakumeekin sareak sortzeko espazioa izango da”.

Lotune Mutrikuko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Mutrikuko Udala.

Iragarri dutenez, hiru hilabetetik behin batuko den talde motoreak erabakiko du modu parte hartzailean Lotuneren programazioa. “Bertan proposatu eta erabakiko dira hiruhilabetean eskolan egingo diren jarduerak. Talde irekia eta dinamikoa izatea da helburua eta, horregatik, deialdi irekiak egingo dira bertan parte hartzeko. Herriko emakume guztientzako lekua egotea nahi dugulako, programazioaren diseinua erabakitzeko orduan ere hala izatea nahi dugu”.

Asanblada irekietan adin, interes, lanbide eta sentsibilitate ezberdineko hogei bat emakumek parte hartu dute

Beste hainbat herriren esperientziari jarraituz, Mutrikun ere Jabekuntza Eskola bat sortzeko bideari hasiera eman zion udalak. Feminismo Batzordearekin elkarlanean Udal Feminismo Sailak 2021eko martxoan Haztera goaz, zu bazatoz? izenburupean egindako jardunaldi feministetan erein zuten hazia. “Jardunaldiak Jabekuntza Eskolaren sortze kolektiboa irudikatzeko lehen pausoa izan ziren. Hiru egun haietako indarrari lekukoa hartuta, Mutrikuko Jabekuntza Eskola amesteari ekin zitzaion”.

Ildo horretatik, emakumeentzako asanblada irekiak egin dituzte azken hilabeteotan. Besteak beste, honakoak landu dituzte asanblada irekietan parte hartu duten adin, interes, lanbide eta sentsibilitate ezberdineko hogei bat emakumek: Jabekuntza Eskolaren helburuak eta ezaugarriak eta eskolaren ardatzak zeintzuk izango diren, formazio feministaren baitan zein eduki landu nahi diren eta herrian ikusten dituzten beharrak, espazioa, izena eta antolaketa eta funtziomendua.

 

Erlazionatutako edukiaLogotipoa sortzeko lehiaketa abiarazi du udalak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.