2021/11/16

Ziortza-bolibartarrek Euskararen Eguneko egitaraua aurkeztu dute

14 urtera artekoentzako idatzizko kopla lehiaketa antolatu dute, eta 15 urtetik gorakoentzako esaera zahar eta esamoldeen lehiaketa. Azaroaren 26a da lanak aurkezteko azken eguna.

2022an hasiko da martxan Mutrikuko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Egitasmoaren helburua da emakumeen jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea. 'Haztera goaz, zu bazatoz?' izenburupean egindako jardunaldi feministetan erein zuten hazia.

Etxebarrian jokatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 18an Bilboko Bilbao Arenan jokatuko den finalera. Sarrerak Bertsosarrerak atarian daude eskuragai.

Gaueko aisialdian eta jatetxeetan COVID ziurtagiria eskatzeko baimena galdegingo dio Jaurlaritzak justiziari

Intzidentzia tasa 150 baino altuagoa duten udalerrientzako neurri osagarriak aurkeztu ditu Jaurlaritzak. Egoera horretan dauden herrietan bertan behera geratu edo atzeratu egingo dira ekitaldiak, udalek prebentzio neurriak bermatzerik ez dagoela ikusten badute. Neurriak bihar [azaroak 17] sartuko dira indarrean.

Edurne Begiristain (Berria)

Lekeitiora ere ailegatu da suhiltzaileen gela mugikorra

Jolas moduan eta era didaktikoan suteen aurkako segurtasunaren eta norbere babesaren printzipioak ezagutu zituzten ume eta nagusiek.

Ehunka zapata pare batu dituzte Markina-Xemeinen Grezian dauden errefuxiatuentzat

Bi furgoneta eta atoi bat bete zituzten oinetakoekin. Zaporeak elkarteak datorren astean bidaliko ditu oinetakoak Greziarantz.

Jon Egia eta Miren Mentxaka saritu dituzte Lea Ibarreko egutegi lehiaketan

Egiak aurkeztutako 'Goizeko lurruna' argazkiak epaimahaiaren saria jaso du, eta Mentxakaren 'Egunsentia' irudiak ikusleen saria.

San Andres jaietako kartel lehiaketa antolatu dute Etxebarrian

Lanak aurkezteko azken eguna barikua [azaroak 19] izango da. Lau sari egongo dira.

Mutrikuko Gaztetxea bertsoz eta musikaz bete da asteburuan

Asteburuko bi ekintzek erantzun ona eduki dutela esan dute gazte asanbladako kideek. Datorren asteburua "bereziena" izango dela iragarri dute.

Gehiago