Astebetean positibo kopurua ia bikoiztu egin da Lea-Artibai eta Mutrikun
Azken lau egunetan 50 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 23 Ondarroan, 10 Berriatuan, 5 Mutrikun, 5 Mendexan, 4 Lekeition eta 3 Markina-Xemeinen. Sei herri kenduta, gainerakoak gune gorrian egoten jarraitzen dute; gune gorrian dauden herri guztietan igo egin dira intzidentzia tasak. Hiru lurraldeak ere gune gorrian daude gaur [azaroak 22].
Duela bi asteko egoerarekin alderatuta, astebetean ia bikoiztu egin dira Lea-Artibai eta Mutrikun erregistratutako positiboak: duela bi aste 46 kasu erregistratu zituzten, eta joan den astean 84. Kasu gehien Ondarroan erregistratu dituzte (30), eta atzetik datoz Berriatua (20), Markina-Xemein (12), Mutriku (12), Mendexa (6) eta Lekeitio (4). Egoera horrela, Mutrikuk eta Lea-Artibaiko sei herrik gune gorrian egoten jarraitzen dute; herri horietan guztietan intzidentzia tasak igo egin dira.
Mutrikuz gain, ondokoak dira gune gorrian dauden Lea-Artibaiko herriak: Berriatua, Etxebarria, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa eta Ondarroa. Aipatzekoa da azken lau egunetan [eguenetik domekara] 50 positibo erregistratu izana: 23 positibo Ondarroan erregistratu dituzte, 10 Berriatuan, 5 Mendexan, 5 Mutrikun, 4 Lekeition eta 3 Markina-Xemeinen.
Lurraldeak. Arabak 174,43ko tasa dauka (42 puntu igo da), Bizkaiak 197,82koa (46 puntu igo da) eta Gipuzkoak 510,37koa (114 puntu igo da). Gaur, beraz, hiru lurraldeak gune gorrian daude; Araban 17 (+5) herri daude gune gorrian (51 herri daude lurraldean), Bizkaian 53 (+12) (112 herri daude lurraldean) eta Gipuzkoan 68 (+2) (88 herri daude lurraldean).
Herriz herriko intzidentzia tasak (azaroaren 22an eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 2.704,85 (795 puntu igo da)
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 207,56 (41 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 318,41 (60 puntu igo da)
- Mendexa: 1.271,19 (1.060 puntu igo da)
- Munitibar: 0
- Mutriku: 414 (76 puntu igo da)
- Ondarroa: 466,91 (245 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: