Migraziorako Euskal Itun Sozialaren printzipioekin bat egin du Markina-Xemeingo Udalak
Itun horretan zehazten diren printzipioak kontuan izango ditu udalak lantzen ari den Harrera Planean. Bizikidetzari lotutako hamar konpromiso zehatz jasotzen ditu itunak.
Migraziorako Euskal Itun Sozialaren printzipioekin bat egitea onartu du Markina-Xemeingo Udalak. Eusko Jaurlaritzak sustatu duen dokumentua da Migraziorako Euskal Itun Soziala eta migrazioaren erronkari modu bateratuan erantzutea du helburu. Jakinarazi dutenez, itun horretan zehazten diren printzipioak kontuan izango ditu udalak lantzen ari den Harrera Planean. Dokumentua azaroaren 15eko osoko bilkuran aurkeztu eta onartu zuten.
Migraziorako Euskadiko Itun Sozialak aniztasuna, elkartasuna eta beharrizana ditu abiapuntu, migratzaileen prebentziozko arreta humanitarioan konpromisoa hartzeko, batez ere zaurgarritasun egoeran daudenen kasuan, besteak beste bakarrik dauden emakumeen edo ardurapean adingabeak dituztenen eta giza eskubideen indarkeriaren biktima direnen kasuan.
Zehazki, bere helburuek proiekzio etiko, prebentibo eta proaktiboa dute. Helburu etikoa migratzaileen premien aurrean erantzun solidarioa eta arduratsua indartzen laguntzea da; prebentzioaren helburua zeharkako batasun sozial eta politiko bat eratzea da, aitzakia xenofoboko populismoen asmoak antzu bihurtzeko, eta helburu pragmatikoa migrazio erronkari aurre egitea da, egungo gizartearen hazkunde eta aurrerapen prozesuaren zati gisa.
Bizikidetzari lotutako hamar konpromiso zehatz ere jasotzen ditu itunak lankidetza, batasuna eta baliabideak kontuan hartuta. [Ikusi ITUN OSOA]