Beste behin ere ozen entzun da emakumeen aurkako indarkeriaren gaitzespena
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunak askotariko irudiak laga ditu Lea-Artibain eta Mutrikun. Asko izan dira elkarretaratzea eta manifestazioetan parte hartu dutenak.
Azaroaren 25a da gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, eta ohikoa den modura, mota guztietako indarkeria matxista errotik desagertzeko eskatzeko mobilizazio eta ekintzak egin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Tokian tokiko erakunde eta talde feministek deituta, ia herri guztietan egin dira emakumeenganako indarkeria bistaratzeko ekitaldiak; indarkeria matxista ozen salatzea eta gaitzestea izan da guztien helburua.
[ZUZENEAN ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Amoroton, esaterako, herriko eskolan modu berezian landu dute gaia. Egindako lanagaz osatutako horma irudia ipini dute frontoian. Ondarroako Helduen Heziketa Iraunkorreko ikasleek ere bat egin dute indarkeria matxista desagertzeko aldarrikapenekin. Ikasleek talde argazkia atera dute gaurko egunerako egin duten kartelagaz.
Udalerri gehientsuenetako plaza eta balkoietan ere more kolorea nagusitu da. Horren adibide, morez argiztatu dituzte Ondarroako Plaiko Zubiko argiak. Horrez gain, Alamedan aulki hutsak ipini dituzte. Ostera antzean, herri gehientsuenetan egin dituzte elkarretaratze eta manifestazioak. Beste behin ere plazak aldarrikapenez bete dira.