Dzanga Itsas Kayak txapelketa atzeratu dute itsaso zakarragatik
Lekeitiora arteko 13 kilometroko itsas zeharkaldia egin behar zuten parte hartzaileek zapatuan [azaroak 27] Elantxobetik irtenda.
Itsaso zakarra dela-eta zapaturako [azaroak 27] antolatuta zeukaten VIII. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa atzeratzera behartuta egon da Lekeitioko Dzanga piragua elkartea. Elantxobetik Lekeitiora arteko 13 kilometroko itsas zeharkaldia egin behar zuten parte hartzaileek 12:00etan Elantxobetik irtenda, baina itsaso txarra eta olatu handiak iragarrita daude, eta proba beste egun baten egitea erabaki dutela jakinarazi du taldeak.