'Esnatu naiz' kabareta, Markina-Xemeinen
Emanaldia domekan izango da, 18:00etan, Uhagon kulturgunean. Sarrerak udaletxeko kutxazainean daude eskuragarri.
Esnatu naiz antzerki kabareta ikusteko aukera egongo da domekan, 18:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Sarrerak 5 euro balio ditu (bazkideentzat 3 euro), eta udaletxeko kutxazainean erosi behar dira. Andoni Mutiloa aktore hernaniarrak antzezten duen ikuskizunak genero eta sexu aniztasuna eta giza harremanak ditu hizpide. «Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen askatasunari buruzko obra da».