Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Beste bi bikote sailkatu dira Master Goxuaren finalerdietarako

Lau partida jokatu ziren zapatuan [azaroak 27]. Guztira, bederatzi partida falta dira jokatzeko.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/11/29

Beste bi bikote sailkatu dira asteburu honetan Master Goxua Txapelketaren finalaurrekoetarako. Varelak eta Unanuek lehen mailan eta Igor Jaiok eta Aitxuluak bigarrenean lortu dute azken txanparako txartela.

Guztira, lau partida jokatu ziren zapatuan [azaroak 27]. Goizean, Lorenzo-Larin eta Beraikua-Bikandiren arteko norgehiagoka egon zen, eta 18-9 irabazi zuten Bereikuak eta Bikandik. Arratsaldean, berriz, Igor Jaiok eta Aitxuluak 18 eta 12 irabazi zieten Gandixa eta Goratzi lehenengo partida, Varela eta Unanue nagusitu ziren bigarrenean Madariaga eta Malaxi 18-9 irabaziz, eta azken lehian, Balserak eta Subillak lau tantoko aldeagaz irabazi zieten Gomezi eta Zubiriari (18-14).

Martitzenean [azaroak 30] hasita jokatzen hasiko dira bikoteak aste honetako partidak. Ia egunero egongo da norgehiagokaren bat Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko entrenatzaileak esan duenez. “Atzeratutakoak, kontuan hartuta, guztira bederatzi partida falta dira jokatzeko, eta abenduaren 6an eta agian 8an ere jokatuko da bateren bat”. Beraz, azken momentura arte ez da jakingo zeintzuk bikote egongo diren abenduaren 11ko finalaurrekoetan. “Lehen mailako bi partida eta bigarren mailako beste bi jokatuko dira, eta egun horretarako dena erabakita egon behar da”.

Oraingoz, Gisasola eta Zalduegi mallabitarrak (2. maila), Soraluzeko Varela eta Unanue (1. maila) eta Jaio aulestiarra eta Aitxulua etxebarritarra (2. maila) daude sailkatuta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.