44 etxebarritarrek parte hartu dute San Andres Jaietako Kartel Lehiaketan
Gaur [azaroak 30] egin dute sari banaketa. Jolasak, briska eta antzerkia ere eduki dituzte San Andres Eguna ospatzeko.
COVID pandemiaren egoerara egokituta ospatu dituzte aurten sanandresak etxebarritarrek. Ohiko afari-meriendarik egin ezin izan badute ere, herriko jaiak ospatzeko beste ekintza batzuk izan dituzte, eta giro onik ez dute falta izan.
Frontoia izan dute bilgune, urtero modura. Leaktibairen eskutik hainbat jolasegaz gozatzeko aukera eduki dute gaur [azaroak 30] goizean ume eta gazteek. Arratsaldean, berriz, herritarren arteko briska txapelketa jokatu dute. 16 urtetik beherakoetan Ekain Ugaldea eta Ekhi Sanz izan ziren irabazleak eta bigarren Irati Ugaldea eta Nahia Espilla geratu dira. Nagusietan, ostera, Gaizka Sotilek eta Josu Iraolagoitiak lortu dute sari nagusia, bigarrenak Ibon Ruiperez eta Leire Etxaniz geratu dira eta hirugarren Mari Tere Etxaburu eta Juanjo Etxaniz.
San Andres kartelen lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Guztira, 44 ume, gazte eta nagusik parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta sariak hartzeko ilusioz egon dira, txikiak batez ere. Lau sari eman dituzte: 0 eta 5 urte bitartekoen artean EƱaut Ibarzabal Bilbao izan da irabazlea, 6 eta 9 urte bitartekoetan Maddi Guenaga Txakartegi, 10 eta 16 urte bitartekoen artean June Markiegi Lejardi eta nagusien kategoriako saria Arantzazu Ugaldek eraman du. Marrazkiak frontoiko horman jarri dituzte, nahi duen guztiak ikusi ahal izateko.
Eta azkenik, egunari amaiera emateko, 35 Huts taldearen antzerkia eduki dute.