Abenduaren 6ko auzolan ekintza parte hartzera deitu dute Munitibarren
Abenduaren 6an [astelehena], beste lan egun baten modura, Munitibarko Udala “normaltasun osoz” jardungo da. Eta egun horretarako antolatu den auzolan ekintzan parte hartzeko deia luzatu dute udal ordezkariek. 09:00etan herriko plazan batzera deitu dute.
Pergolako landaren inausketa eta bankuak lixatzea eta margotzea dira aurreikusi dituzten beharrak. Eskura edukiz gero, beharrezko erremintak (eskularruak, inausketarako artaziak, lixa, rotaflexa…) eroateko eskatu dute.