Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beste bi sari eskuratu ditu 'Mi pequeño gran samurai' dokumentalak

Ekai Lersundi ondarrutarrarren bizitza jasotzen duen 'Mi pequeño gran samurai' film labur dokumentalak sariak eta izendapenak jasotzen jarraitzen du. Arantza Ibarra Basañez zinemagile ondarrutarrak zuzendutako zintak bi sari eta izendapen bat jaso ditu nazioarteko jaialdien zirkuituan.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/12/01

Ekuadorreko El lugar sin limites Nazioarteko LGBT Zinema Jaialdian, esaterako, sail ofizialeko dokumental labur onenaren Max saria irabazi du Arantza Ibarra Basanez ondarrutarrak zuzendutako lanak. Jaialdiko epaimahaiak lanak publikoki erakusten duen “emozioa eta intimitatea” saritu nahi izan ditu modu horretara. “Galera triste batetik abiatuta, beste pertsona batzuentzako ikaskuntza bat lagatzen du istorioaren amaieran. Egunez egun errepikatzen den istorio bat dela kontuan hartuta, oso modu itxaropentsuan dago kontatua”. Ibarrak “oso eskertuta” jaso du asteburuan saria, eta Ekuador “puntan” sari bat irabaztea “sekulakoa” izan dela gaineratu du.

Zintak Zaragozako Zinema Jaialdian jaso du beste saria; LGTB kolektiboarekiko sentsibilitate handiena erakutsi duen film labur onenaren Zinentiendo saria jaso du. “Ezustean jaso dugu saria eta berebiziko ilusioa egin digu. Sari garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Epaimahaiak LGTB kolektiboarekiko sentsibilitatea erakutsi duen lana dela esate hutsak, niri behintzat, asko axola dit”.

Lana 2022ko Goya sarietan hautagai izateko zorian egon dela esan du Arantza  Ibarra zuzendariak

Gaurtik [abenduak 1] abenduaren 4ra bitartean gauzatuko den Medellingo (Kolonbia) 8. Imagen de la Memoria Ikus-entzunezkoen Erakusketarako sail ofizialean lehiatzeko ere aukeratu dute lana. Zapatuan [abenduak 4] proiektatuko dute lana.

Lana, bestalde, 2022ko Goya sarietan hautagai izateko aukerarik barik geratu dela esan du Ibarrak. Hori bai, film labur dokumental onenaren sariaren izendapena jasotzeko lehen aukeraketan hautatu dituzten hamar lanen artean egoteko zorian egon dela gaineratu du. “Cullerako Film Laburren K-lidoscopi lehiaketan film labur dokumental onena lortzeko finalisten artean egon ginen. Hamabost dokumental zeuden sail ofizialean, eta finalerako aukeratu zituzten azken hiruren artean egon zen gurea. Ulisses lanak irabazi zuen sariketa, eta sariketa Goyetarako kalifikatzailea denez,  lehen aukeraketan hautatu zituztenen artean hautatutako bat izan zen. Saria gureak irabazi izan balu, beharbada geu ere Goya sarietarako aukeratuen artean egongo ginateke”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.