Kirmen Uribek 'Izurdeen aurreko bizitza' lana aurkeztu du
Idazle ondarrutarrak abenduaren 23an Ondarroan aurkezkuko du bere laugarren eleberria. Esan duenez, liburua idazteko zaila baina irakurtzeko erraza da.
New Yorkeko Cullman Center liburutegi publikoko sormen bekari esker egindako Izurdeen aurreko bizitza laugarren eleberria aurkeztu du gaur [abenduak 1] Kirmen Uribek Donostian. Migrazioa, erroak eta erabakien pisua bezalako gaiak josi ditu nobela berrian. Idazteko liburu zaila dela aitortu du, baina irakurtzeko erraza. «Elementu errealekin egindako liburua da», esan du ondarrutarrak.
Ondarroan ere aurkeztuko du lan berria; abenduaren 23an Zurrumurru liburu dendan egingo du aurkezpena, 20:00etan, eta saioa Joxe Mari Urteagak gidatuko du.