Salgai daude Kontzezio Eguneko Bertso Jaialdiko sarrerak
Markina-Xemeingo Ateun harategian eta Tate gozotegian eskuratu daitezke. Hiru emakume eta hiru gizonezko elkartu ditu aurten jaialdia antolatzen duen Amaiur Kultur Elkarteak.
Ohiturari eutsiz, Kontzezio Egunak bertso jaialdi handia ekarriko du Markina-Xemeingo frontoi nagusira. Bertsozaleentzat hitzordu berezia bihurtu den jaialdian, ohi modura, izen handiko sei bertsolari ariko dira kantuan.
Hiru emakume eta hiru gizonezko elkartu ditu aurten jaialdia antolatzen duen Amaiur Kultur Elkarteak, eta guztien onena ateratzen saiatuko da gai-jartzaile lanetan jardungo duen Maite Berriozabal berriztarra. Uni pilotalekuko oholtzara aterako dira aurten: Maialen Lujanbio, Andoni EgaƱa, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga.
17:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak aldez aurretik erosi ahalko dituzte 10 eurotan, Markina-Xemeingo Ateun harategian eta Tate gozotegian.
Bizkaiko txapelketan. Kontzezio Eguneko hitzorduaren aurretik Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan ariko da bertsotan Ibarzabal. Bertsolari markina-xemeindarra zapatuan [abenduak 4] Larrabetzuko pilotalekuan jokatuko den saioan egongo da, eta aukera handiak ditu finalean egoteko.