Urrezko Aizkolarien Koparen kanporaketa lehiatuko dute Etxebarrian
Urrezko Aizkolarien Koparen 2. kanporaketa da Etxebarrian zapatuan [abenduak 4] jokatuko dutena. Horrekin batera, Binakako Harrijasotze Txapelketa ere lehiatuko dute.
Kanporaketa zapatuan [abenduak 4] lehiatuko dute, 18:00etan hasita. Ondokoen artean erabaiko da kanporaketa: Txomin Amundarain, Juanjo Lopez Azpilikueta, Patxi Mindegia, Julen Olano, Jon Rodriguez, Iosu Santamaria, Ibai Soroa eta Suharri Rodriguez.
Hain zuzen, azaroaren 20an Larraulen jokatu zuten lehen kanporaketatik sailkatu dira Santamaria eta Rodriguez. Jardunaldi hartan aritu zen Mikel Agirre ondarrutarra.
Binakako Harrijasotze Txapelketa ere jokatuko dute honako bi bikoteek: Iraitz Arruti-Xabat Olaizola eta Aimar Galarraga-Jon Unanue Goenatxo III.