Bertoko sortzaileen lanak Durangon izango dira berriro
Abenduaren 8ra bitartean, euskal kulturgileen lanak ikusgai eta salgai izango dira bertan, baita Lea-Artibai, Mutrikuko sortzaileenak ere
Durangoko Azokak herritarrei ateak irekiko dizkie abenduaren 4an, eta online azoka bihartik [abenduak 3] aurrera egongo da erabilgarri. Aurtengo edizioa ere berezia izango da, baina bere itxura berreskuratuko du Landako guneak. Abenduaren 8ra bitartean, euskal kulturgileen lanak ikusgai eta salgai izango dira bertan, baita Lea-Artibai, Mutrikuko sortzaileenak ere. Gogoratu azoka bisitatzeko aurretiaz txanda hartu behar dela.
BERRITASUNAK
- MUSIKA
- Errietan. Errietan.
- Jabi Patxon. Maitalea eta lapurra.
- Keu Agirretxea. Ahaztu baino lehen, ama.
- Mc Onak. Bitakora.
- HELDUENTZAKO LIBURUAK
- Ana Urkiza. Garen hori.
- IƱigito Txapelpunk. Ipuin hunkigarriak (CD+liburua).
- Kirmen Uribe. Izurdeen aurreko bizitza.
- Maribel Aiertza. Ezer ez da dirudiena.
- Mikel Etxaburu. Ahaztu baino lehen, ama.
- Nerea Arrien. Jende likidoa.
- HAUR ETA GAZTE LITERATURA
- Leire Bilbao. Barruko hotsak eta bestelako soinu txiki batzuk.
- Maribel Aiertza. Asteburua landetxean.
- Miren Agur Meabe. Itsasoaren atea, Musikazaleak eta Katta Adarbakarra.
- Yolanda Arrieta. Groau!, Letren jolaslekuan eta Zerak.
- Yolanda Larreategi. Ur eta Lur eta Gurasoak tokatzen zaizkit.
- AHOTSENEA (Plateruena)
- Abenduak 6. Jabi Patxon & Kofradia Rock (12:10) eta Mc Onak (18:00).
- Abenduak 8. Errietan (21:30).
- IRUDIENEA
- Abenduak 4 (13:00). Serendipia (Euskal Zine Bileran Urrezko Antzarraren irabazlea).
- Abenduak 4 (13:00). Serendipia (Euskal Zine Bileran Urrezko Antzarraren irabazlea).