Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Hogei mintzatalde daude martxan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean

Aspalditik daude martxan Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Bermeo eta Ondarroakoak eta berriak abiarazi dituzte Busturian eta Elantxoben. Hainbat ekintza egiten dituzte euskaraz.

Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/12/02

Euskaldun zaharrak, berriak eta euskara ikasteko eta erabiltzeko gogoa daukatenak batzea eta euren artean euskararen erabilera bultzatzea dira Berbalagun egitasmoaren helburu nagusiak; azken batean, helburua herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia kaleetan eta gizartean areagotzea. Proiektuaren ekimen nagusia Mintzataldeak dira. Talde horiek, besteak beste, kultur ekitaldiak, irteerak, afariak eta beste hainbat ekimen egiten dituzte batera, euskaraz.

Gernika-Lumon, Bermeon, Busturian, Elantxoben, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Mutrikun daude Berbalagunak. Denetara, hogei talde daude martxan.

2004an abiarazi zuten Gernika-Lumoko AEK-k, udal euskaltegiak eta udalak Berbalagun egitasmoa. Euskaraz berbetako talde presentzialak sortzeaz gain, bestelako egitasmoak sortzeko asmoa ere bazeukaten. Hala, 2004-2005 ikasturtean egin zuten lehenengoz Ezetz Jakin lehiaketa. Horrez gain, beste hainbat dira Berbalagunek ikasturtean antolatzen dituen ekintzak: Mintzataldeak, mendi irteerak, hitzaldiak eta Euskararen Eguneko 11 orduko irakurtaldia, besteak beste. Mintzataldeei dagokienez, gaur gaurkoz, sei dira osatutako taldeak, baina gehiago izatea espero dute. Talde horietara jende gaztea hurreratzea dute erronka.

Busturian ere talde bat sortu dute, eta barikuro batzen dira 10:30etik 11:30era, Axpeko tren geltokiaren aurrean, elkarregaz euskaraz egin eta paseatzeko. Bermeon, berriz, lau talde dituzte martxan, horietako batzuetan bizkaieraz berba egiten dute eta beste batzuetan, berriz, euskara batuan. Astelehenetan 18:30etik 19:30era Gizarte eta Kultura Etxean eta barikuetan 17:00etatik 18:00etara Lameran elkartzen diren taldeek bizkaieraz jarduten dute. Eguaztenetan 12:30etik 13:30era eta barikuetan 16:00etatik 17:00etara elkartzen direnek, ostera, batuaz.

Elantxoben ere taldea sortu dute aurten, udalaren ekimenez, eta barikuro elkartuko dira 10:00etatik 11:00etara portuan. Parte hartzea doakoa da, eta herritarrei «euskaragaz ausartzeko» gonbidapena luzatu diete. Euskaraz berba egiten duten bitartean, kafe bat edota paseotxo bat ematea da barikuko plana.

Lau talde daude Ondarroan eta hiru Markina-Xemeinen. Lekeition, koronabirusa dela eta, geldik egon dira, baina laster martxan hasteko asmoa daukate. Mutrikun lau lagun batzen dira astero. Mintzalagun taldearekin hasi eta dagoeneko kuadrilla bihurtu direla diote.

Mintzataldeetan parte hartu nahi dutenek ateak zabalik dituzte. Udalerrietako AEKn edo udal euskaltegietan izena eman daiteke.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.