Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Leire Bilbaok irabazi du Lauaxeta Poesia Saria

Idazle ondarrutarra Bilboko Elkarte Filarmonikoan ospatutako ekitaldian izan da gaur saria jasotzen. 'Etxeko urak' lanagatik eman diote saria, 35 urtetik gorakoen kategorian.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/12/02

Bizkaiko Foro Aldundiak XVII. Lauaxeta Sariak banatu ditu gaur [abenduak 2], Bilboko Elkarte Filarmonikoan ospatutako ekitaldi berezian. Euskararen normalizazioan eta sustapenean dabiltzan norbanako eta eragileei egiten duten lana aitortzea da sarien helburua, eta horien barruan, poesia arlokoak ere banatu dituzte, “idazle gazteen artean poesiagintza suspertzeko eta zabaltzeko asmoz”. 35 urtetik gorakoen kategorian Leire Bilbao ondarrutarra saritu dute; Etxeko urak poema liburuagatik jaso du saria.

Epaimahaiak aho batez erabaki du irabazlea, eta honakoa nabarmendu du. “Idazleak maisuki darabil hizkera poetikoa sinbolo horiek bereak egiteko eta bere hizkera propioz ernaltzeko eta emateko. Zuzena da bere diskurtsoa, batua bere mezuan, eta irakurlearengana oztoporik barik iristen da. Paralelismoak eta identifikazioak maite ditu, eta bere mezuaren eta itsasoko esanahaien arteko zubia erraz eraikitzen du amatasunari buruzko liburu honetan”. 35 urtetik beherakoen kategorian, berriz, Jon Ander Urkiaga saritu dute, Bizi min poema-bildumagatik.

Lauaxeta sarietan aitortuak izan direnak, tartean, Leire Bilbao ondarrutarra. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.

Lauaxeta Ikus-entzunezkoen 2021 saria, ostera, IƱaki Alforja eta Ivan Toledo zuzendariek jaso dute, Bolante baten historia lanagatik. Iaz, pandemia dela eta, aldundiak ez zuen Ohorezko saririk banatu. Aurten, horregatik, bi sari banatu dituzte. 2020 saria Xabier Amurizari eman diote eta 2021ko saria, ostera, Bizkaiko Euskarazko Musika Sortzaileei eman diete. Musikari horietako lagin bat saritu dute, honakoak, zehazki: Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Zea Mays eta Gatibu.

Bilboko Elkarte Filarmonikoan ospatutako ekitaldi berezian, gainera, ondarrutar birek ere parte hartu dute. Garazi Etxaburuk dantzan egin du eta Kirmen Uribek errezitaldia eskaini du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.