Markina-Xemeingo Mintzodromoak hamar lagun batu ditu
Markina-Xemeinen Euskararen Egunaren harira antolatu dituzten ekintzen artean Mintzodromoa egin dute gaur [abenduak 2], Uhagonen. Antolatzaileek adierazi dutenez, hamar herritarrek parte hartu dute euskaraz berba egiteko egitasmoan. “Asko Berbalagun egitasmoko kideak izan dira. Horiekin batera euskaltegiko ikasleak eta ikasle ohiak ere egon dira”.
Mahai biren bueltan egin dute ekintza. Eta horietako bakoitzean gai bati buruz aritu direla esan dute. “Batean, Markina-Xemeingo txokorik gustukoenari buruz berbetan aritu dira eta, bestean, eskolan umetaz izandako oroitzapenei buruz”.