Argazki lehiaketako argazkiak ikusgai daude Ispasterren
Manuel Chavezek eta Erlantz Garaik irabazi dituzte sari nagusiak.
Ispasterko Udalak 2022ko egutegia osatzeko antolatutako Argazki Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Euskaren Egunean (abenduak 3) egin zuten, eta orain Areitz-Bi Kiroldegian ipini dute 15 argazkiz osatutako erakusketa.
Bi sari nagusi banatu ohi dituzte. Argazki saritu horiek egutegiaren azalean eta kontrazalean agertuko dira, eta gainontzeko hamabiekin apainduko dituzte hilabeteen orrialdeak. Hain zuzen, Manuel Chavezek aurkeztutako argazkietako bat izango da egutegiaren azala, eta kontrazala, berriz, Erlantz Garairen argazkietako bat izango da. Gainera, Garaik aparteko saria ere jaso du.
Aipatu bi saridunen argazkiez gain, Txopiren, Izaskun Juaristiren eta Ion Bediagaren argazkiak ere badaude erakusketan.