Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Asteburuan hasiko da Markina-Xemeingo II. Arte Eszenikoen jaialdia

Antzerkia, dantza, zinema eta musika uztartuko ditu II. MARKArtek. Arte eszenikoak gazteengana hurreratu eta inklusibitatea lantzeko proposamenak ere badakartza jaialdiak.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/12/07

Markina-Xemeingo Udalak iaz abian jarritako MARKArte Markina-Xemeingo Arte Eszenikoen Jaialdiari jarraipena emango dio aurten. Asteburu honetan eta hurrengoan, abenduaren 10, 11, 12, 17 eta 19an, eta urtarrilaren 29an ospatuko da bigarren jaialdia. Oraingoan ere, diziplina anitzeko ikuskizunekin osatu dute egitaraua; musika, antzerkia, dantza eta zinema emanaldiak egongo dira. Antzerki, dantza eta musika emanaldiak Uni frontoian eskainiko dituzte, zinema emanaldiak, ostera, Esperantza aretoan.

Izarbidean elkarteko kideak, Uhagon Kulturguneko arduradunak eta Markina-Xemeingo alkatea II. MARKArte jaialdiaren aurkezpenean.

Aurten Donostiako Zinemaldiko Zinemira Saria irabazi duen Kimuak programako euskal film laburren proiekzioagaz hasiko da jaialdia barikuan [abenduak 10]. 2019 eta 2020 urteetako bildumetako filmen aukeraketa bat eskainiko dute 19:00etan, Esperantza aretoan: Artiko (17′), El infierno (24′), Mateoren ama (15′), Dar-dar (10′), Quebrantos (7′) eta Ya no duermo (22′).

Zapatuan [abenduak 11] eta domekan [abenduak 12] une honetan antzerkigintzan gehien nabarmentzen ari diren antzezlanetako bi eskainiko dira Uni frontoian. Alde batetik, Axut! konpainiak Amua komedia politikoa taularatuko du zapatuan 19:00etan. Ximun Funchen zuzendaritzapean ariko dira Maite Larburu, Manex Funch eta zuzendaria bera aktore lanetan. Maitasuna abiapuntu, askatasunaz eta jabetzaz hausnartuko dute. Bestalde, domekan 18:00etan, ATX Teatroak Lubaki Lainotsua antzezlana taularatuko du. Gazte eta helduei zuzendutako antzezlanak belaunaldien arteko talka jorratzen du drama eta umorea uztartuz. Jabier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam K. Martxante dira aktoreak.

[II. MARKArte jaialdiaren EGITARAUA]

Inklusibitatea. Abenduaren 17an, 19:00etan Oscar Alegriaren Zumiriki dokumentala eskainiko dute, eta ostean, solasaldia egongo da zuzendariagaz. Abenduaren 19an, berriz, Verdini dantza konpainiaren emanaldia egongo da 18:00etan, Uni frontoian. “Dantza konpainia honek aniztasun funtzionala duten pertsonen garapena, integrazioa eta ahalduntzea ditu helburu. Horretarako, dantza garaikideaz baliatzen dira, kolektibo honen gaitasun artistikoak gizarteari erakutsiz eta inklusibitatearen alde eginez. Helburu berberagaz, eta MARKArte jaialdiaren baitan, dantza tailer inklusiboa antolatu da adimen urritasuna duten Markina-Xemeingo Izarbidean elkarteko kideekin, DAGAZ ekimenaren barruan”, jakitera eman du udalak. Tailerra zapatuan [abenduak 11] egingo da 11:00etan, Uhagon kulturgunean. “Edozein herritarrek eman dezake izena 94- 616 63 03 telefono zenbakira deituta”.

Azaldu dutenez, inklusibitatea lantzeagaz gainera, arte eszenikoak gazteengana hurreratzea ere bada aurten jaialdiak daukan erronketako bat. Hori dela eta, Lea-Artibai Ikastetxeko Batxilergoko ikasleek Zuzeneko arte disziplinak tailerra landuko dute Iñaki Ziarrusta ATX Teatroa konpainiaren sortzaile, aktore eta eszenografoagaz.

Eñaut Elorrietaren kontzertuagaz amaituko da bigarren jaialdia. Udalak abendurako zeukan aurreikusita Elorrietaren kontzertua, baina urtarrilera atzeratu dute. Horrela, urtarrilaren 29an aurkeztuko du musikari gernikarrak Irteera argiak bere azken lana. Uni frontoian izango da kontzertu hori ere.

Sarrerak/gonbidapenak. MARKArteko emanaldi guztietako sarrerak eta gonbidapenak udaletxeko kutxazainean eskuratu ahalko dira 08:15etik 20:00etara astelehenetik zapatura. Emanaldia izango den aurreko asteko barikuan jarriko dituzte salgai sarrerak. Udalak aurreratu duenez, zinema emanaldietako sarrerek 2 euro balioko dute eta antzerkietako sarrerek 5 euro. Eñaut Elorrietaren kontzertuko sarrerak 15 eurotan egongo dira eta Verdiniren emanaldia doan izango da.

[II. MARKArte jaialdiaren EGITARAUA]

Erlazionatutako edukiaMARKArte jaialdiko ‘Amua’ ikuskizuna atzeratu dute

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.