Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

"Basakeria kapitalista" salatzeko mobilizazioa deitu du Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak

Kapitalismoari aurre egiteko antolakuntza komunista aldarrikatuko dute abenduaren 30ean 19:00etan Lekeitioko plazatik hasiko den manifestazioan. Lea-Artibaiko langileria mobilizazioan parte hartzera deitu dute.

Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistako kideak, abenduaren 30erako deialdia egiten. Argazkia: Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialista
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/12/07

Salatu dute aurten 59 langile hil direla Hego Euskal Herrian, eta horietatik hiru Lea-Artibaikoak direla. “Horiek guztiak ez dira istripuak edo berezko heriotzak. Lan erailketak dira. Kapitalismoaren basakeriak ez dauka etenik”. Horri aurre egiteko, “osotasun kapitalistari aurre egiteko” indarrak eraikitzen hastera deitu dute. Bide horretan, Lea-Artibaiko langileriari abenduaren 30ean 19:00etan Lekeitioko plazatik hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete.

Kapitalismoaren “egiturazko biolentziak” langileen bizitza “goitik behera” zeharkatzen duela diote. Izan ere, langileak kapitalaren akumulazioarako pieza soilak direla diote. “Ez bakarrik lantokian gaudenean. Burgesiaren boterea elikatzeko pieza hutsak gara”. Hala, langileen bizitzak “burgesiaren interesen arabera” antolatzen direla diote. “Kapitalismoak bere boterea elikatzeko beharrezkoa den dominazio ekonomiko, politiko eta kulturala ezartzen du”.

Hala, langilegoaren bizitza “soldatapeko lanaren menpekoa” dela diote. “Langilea akumulazio behar etengabeak exijitzen dituen produkzio baldintzetara egokitu behar da sistema kapitalista funzionala izan dadin. Horrela, urtero milaka langilek euren bizitza galtzen dute kapitalaren zerbitzura”. Hildako langileen kopurua ezin dela asimilatu diote. “Kapitalismoa izatez “biolentoa eta hiltzailea” dela gaineratu dute. “Horregatik, ezin daiteke baldintzen hobekuntza batean kokatu auziaren ebazpena”.

Beraz, abenduaren 30eko mobilizazioan lan erailketak eta horien “izaera estrukturala” salatzeaz gain, antolakuntza komunistaren aldarria lau haizetara zabalduko dutela esan dute. “Basakeria hau betikotu ez dadin, aukera bakarra daukagu: sozialismoaren bidetik, klase sozialik gabeko gizarte batera bidean antolakuntza komunista da egin dezakegun hautu errealista bakarra”. Bide hori, errealitate “miserable” horrekin errotik apurtzeko “benetako eraldaketarako” aukera bakarra dela diote.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.